11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lasa armadoreak berak sarri aipatzen zuen Trintxerperen irudi

txar hori, Gurutzadan zehar izandako gertaerei buruz ari

zela: “Trintxerpe. Francoren tropak, Beorlegi buru zela, herrian

sartu zirenean, jende guztiak alde egin zuen. Ontziak ere

denak eraman zituzten. Bakar bat geratu zen, gu geu eraikitzen

ari ginen bat. Kalean ez zen entzuten balkoietara ateratako

katuen marraka besterik. Trintxerpe hala uzteko, kontuan izan

behar da CNT-FAIren gunea zela auzoa, komunista tankerakoa.

Hortik ihesa. Denborarekin joan ziren itzultzen” 31 .

Kolpistak iritsi zirelarik Pasaian katuak besterik ez zirela

geratu esatea gehiegikeriatzat hartu liteke, baina bada beste

deskribapen bat, antzeko tonuan eta ikuspegi beretik, konparazioa

berrestera datorrena. El Diario Vasco egunkariko berriemaileari,

ordea, ez zirudien hainbeste axola zitzaionik matxinatuak

herrian sartu zirenean pasaitarrek utzitako hutsunea:

“Nahiz eta bakan batzuk besterik ez garen geratu herrian, gaudenok

ez dugu atzera egingo”.

Nolanahi ere, Serafin Esnaola apaizak trintxerpetarren izen

ona eta ohorea defendatzen du bere liburuan, eta hamarkada

erabakigarri hartan gertatutako guztia arrazoitzeko ahalegina

egiten du: “Haiekin bizi izan nintzen 25 urteetan elkar errespetatzen

zuten trintxerpetar guztiek. Giro hori arnastu nuen nik

gizartean. Bizikidetza eta elkarrenganako errespetu hori izan

zen komunitate haren ezaugarrietako bat. Diferentzia ideologikoak,

politikoak, hizkuntza aldetik edo erlijio aldetik egon

zitezkeenak ez ziren inoiz sesiorako, inor baztertzeko edo mespretxatzeko

arrazoi izan. Ez apaizak eta ez elizkizunak ez ziren

inoiz errespetu falta eta tratu gaiztoen jomuga izan. Hau guztia

hartu bedi euren fede eta sentimendu erlijiosoen adierazgarri,

baita euren berezko zuzentasun eta zintzotasunaren erakusgarri

ere. Alegia, hamarkada malkartsu hartako (30-40) gorabehera

eta jarrera ezohiko haiek istripu moduko bat izan ziren euren

bizitzan; garai gatazkatsu hartako baldintza bereziek eta trintxepetarrei

egokitu zitzaien bizimoduak eragindako istripua” 32 .

Orrialde hauetan barna, Gerra Zibila lehertu aurretik

Pasaiako bizitza sozial eta politikoan izan ziren gertaera eta

mugarri nagusiak deskribatzen eta finkatzen saiatu gara.

Antxo-Kaputxinoetako

inguru honetan ikus

litekeen bezala, portuko

azpiegitura asko

handitu zen XX. mendearen

lehen erdian.

Pasaiako

Agintaritzaren

argazki-artxiboa.

Uste dugu lekukotza hauen argitan aise atzemango dela

gizartea zeinen bizia eta dinamikoa zen garai hartan, industria

garapenaren abaroan nola egin zuten bat bi komunitatek, lanak

nola elkartu zituen, baina baita euskal aldarrikapen eraginak

ere. Bat egiteak sendoagoa zirudien San Pedro-Trintxerpen eta,

bereziki, Antxon. Donibane gune tradizionala zen artean, erlijioari

dagokionez bereziki. Baina gertaera larriak zetozen,

gain-gainean zen faxisten erasoa. Horrek akuilatu zituen pasaitarrak

elkartzera. Pasaia osoak bat eginda jokatu zuen altxamenduaren

aurrean. Egin dezagun kontu noraino: erretreta jotzeko

ordua iritsi zenean herria hutsik geratu baitzen, –hala diote

kronikek–, herritar gehienak ebakuatuak edo frontean zeudela.

I 75

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!