11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Herriaren eta klase politikoaren babes falta hori dela eta,

1930ko urtarrilaren 30ean osatutako Gobernuak behinbehinekoa

izateko zantzu garbiak zituen. 1931ko otsailean,

juxtu urtebeteren buruan, Berenguerrek Aznar almirantearen

esku utzi zuen boterea, Monarkia jada hondoa jotzear

zela. Hala azaldu du Miguel Artola historialariak ere 21 :

“1930ean alderdi dinastikorik gabe geratu zen Monarkia,

babesik gabe hortaz, eta Gipuzkoan hauteskundeetan irabazle

atera ziren indar bakarrak juxtu sistemak 1923 arte

baztertu eta 1930 arte jarduera oro etetera behartu zituen

haiek izan ziren”.

Exekutibo berriari zeregin argia eman zitzaion: 1931ko apirilaren

12ko hauteskundeak deitzea eta antolatzea. Haien

emaitza izan zen II. Errepublikaren aldarrikapena.

Udal hauteskundeak –1931ko apirilaren 12a

Udal hauteskundeek Pasaian izan zituzten hainbat berezitasun

ulertzeko, beharrezkoa da garai hartan indarrean zegoen

1907ko abuztuaren 8ko Hauteskunde Legearen zenbait xedapen

oinarrizko aztertzea:

1. Botoa emateko eskubidea 25 urtetik gorako gizonentzat

mugatua.

2. Sufragio zuzena. Udal hauteskundeetan barrutika zuzendutako

gehiengoaren ordezkatze-sistema aplikatu zen, boto

plural mugatuarekin. Horrek gutxiengoen ordezkaritza

ahalbidetzen zuen. Pasaian, orduan indarrean zen legediaren

arabera, 14 zinegotzi aukeratu behar ziren: lau

Donibaneri zegozkion, 5 San Pedro-Trintxerperi eta beste 5

Antxori.

3. Izendatutako zinegotzi kopurua aukeratu beharreko zinegotzi

kopurua baino handiagoa ez zen barrutietan, automatikoki

aukeratzen zituzten izendatutako zinegotzi horiek

(29. art.). Artikulu hau beteta, adibidez, Pasai Donibanen ez

zen hauteskunderik egin, eta apirilaren 5ean zuzenean

zinegotzi aukeratu zituzten barruti hartan aurkeztu ziren

laurak: Antonio Puy Saiz, Isidoro Olaziregi, Basilio Perez de

Arenaza eta Juan Etxarri.

Hiru ziren, beren kabuz edo koalizioan, hauteskundeetara

aurkeztu ziren indar politikoak: Katoliko-Monarkikoak (C-M),

Batasun Errepublikar-Sozialista eta ANV (CR-S-ANV) eta

Partidu Komunista (PC).

HAUTESKUNDEETAKO EMAITZAK PASAI ANTXON

Genaro Gal Iguaran CRS-ANV 230 boto

Ignacio Uria Etxeberria CRS-ANV 227 boto

Adrián Salaberria Gezala CM 202 boto

Luis Obeso Rojo CRS-ANV 179 boto

Pedro Miguel Lapazaran Salaberria CM 165 boto

Aukeratuak ez, baina hautagaiak izan ziren ondorengo hauek ere: Ignacio Iraola

Zunzunegi (163 boto), Esteban Salazar Benitez (51 boto), Jose Sasiain Altuna

(49 boto) eta Jose Viana Urkia (boto 1).

HAUTESKUNDEETAKO EMAITZAK PASAI SAN PEDRON

Antonio Marin Sabate CRS-ANV 155 boto

Agustín Aldalur Bidaurreta CM 154 boto

Antonio Inda Arrillaga CM 149 boto

Lorenzo de Lucas Puente CRS-ANV 147 boto

José Mª Bergara Goenaga CM 146 boto

Aukeratuak ez, baina hautagaiak izan ziren ondorengo hauek ere: Astigarraga

Mendizabal (90 boto), Lorenzo Artola Lazaro (43 boto), Jose Astigarraga

Gorostola (10 boto), Venancio Agirre Ageo (8 boto) eta Eugenio Zapirain Berra

(1 boto).

Datu horien argitan, Errepublikar-Sozialisten eta ANVren

arteko Koalizioak bost zinegotzi lortu zituen (3 Antxon: Gal,

Uria eta Obeso, eta 2 San Pedron: Marin eta de Lucas); eta

Koalizio Katoliko-Monarkikoak beste bost (2 Antxon:

Salaberria eta Lapazaran, eta 3 San Pedron: Aldalur, Bergara eta

Inda).

Hauteskunde eguna lasaia izan zen Pasaian, nahiz eta prentsak

(ikus apirilaren 12ko La Voz de Guipuzcoa-ren kronika)

hautesle pasaitarrei ohartarazi bazirela zenbait irregulartasun

UPren boto-txartelekin (Union Patriotica, Primo de Rivera diktadoreak

sustaturiko alderdi ultraeskuindarra).

Hiri handietan eta hirigune nagusietan errepublikarrek irabazi

zutela jakin zenean, eta Antxon bertan ere errepublikarsozialisten

eta ANVren koalizioa gailendu zela ikusirik, hainbat

pasaitar Antxoko Hamarretxeta kalean bildu ziren, eta

Errepublika aldarrikatu zuten publikoki. Halaxe gertatu zen

ordu batzuk lehenago Eibarren, Donostian edo Madrilen,

adibidez. Pedro Rubiok etxeko balkoian jarri zuen bandera

errepublikarra, eta horretan zela, Puertolas inprimatzailea

elkartu zitzaion, zentro errepublikarreko zuzendaritzako

kidea 1912-13 urteez geroztik. Balkoitik hainbat “biba!” eta

“gora!” oihukatu ziren Errepublikaren alde, bandera astinduaz

batera.

Alfonso XIII.a Pasaian

lehorreratzen.

I 57

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!