11.01.2013 Views

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

Pasaia III - Pasaiako udala

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

58 I

Biharamunean, Genaro Galek –gehiengoak hautatutako

zerrendaren burua izanik, bera zen bitarteko alkate– bandoa

kaleratu zuen hauteskunde oste hura jai-egun izendatzeko eta

saltokiei ateak itxi zitzatela gonbidatzeko. Lanean sartzerakoan

eman zitzaien langileei jai-egunaren berri. Lantokietara

beharrean, beraz, bazkariak eta askariak hartu eta egun pasa

atera ziren familiak mendi aldera, eguraldia ere bikaina izan

baitzen. Arratsaldean, Udal Bandak erromeria eskaini zuen

Antxoko Zumardian. Ondoko kronikak erakusten duenez, jendea

gogo eta aldarte ederreko ibili zen egun osoan, eta errepublikaren

aldeko gorak eta aldarriak hitzetik hortzera. Gizalegea

eta ordena ere egun osoan eredugarriak izan zirela azpimarratzen

du albisteak.

Udalbatza berriaren osaera

1931ko apirilaren 18an osatu zen Pasaiako Udalbatza berria.

Antonio Puy Saiz izendatu zuten alkate, udaletxeko bozketan.

Aldeko 9 boto lortu zituen Puyk. Ondoko bozketetan, Agustin

Aldalur Bidaurreta izendatu zuten lehen alkateorde, eta Adrian

Salaberria Gezala bigarren alkateorde.

Udalbatzaren osaketan harrotu ziren protesta batzuk, Antxon

eta Trintxerpe-San Pedron Errepublikar-Sozialisten eta ANVren

Koalizioko hautagaiek irabazi arren, Donibaneko nazionalistek

eskuineko hautagaiari eman ziotelako botoa. Hauteskunde osteko

kronika haiek irakurriz jabetuko da irakurlea ezkerraren eta

eskuinaren arteko tirabira haietaz:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!