26.08.2013 Views

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko Batxilergoan

4.1. Hezkuntza Curriculuma

Curriculuma XIX. mendean sortu zen Eskolan landu beharreko edukiak zehazteko 30 .

Bilbaoren ustez (2003:25), hiru dira XIX. mendeaz geroztik egon diren curriculumereduak:

paradigma positibista (ikuspegi teknologikoa); paradigma interpretatzailea

(ikuspegi praktikoa); eta, azkenik, paradigma sozio-kritikoa (ikuspegi kritikoa). Raventósek

dioenaren arabera (2005:19), Europar Batasunaren azken urteotako joera hezkuntzaren

deszentralizazioan koka daiteke (nahiz eta Unibertsitateko titulazioei dagokienez kontrako

jarrera agertu); arautegi berriek aholkatu dute arlo nazionaleko eskumenak arlo

autonomikora igarotzea, eta autonomikoak arlo munizipalera edota ikastetxeetara,

hezkuntzari buruzko erabakiak hezkuntza-komunitateak hartu ahal izateko. Hego Euskal

Herrian dagoen curriculuma paradigma praktikoan kokatu izan da nagusiki (Bilbao,

2003:26). Curriculum-eredu horren oinarrian jasotzen da curriculuma eskola bakoitzaren

beharrizanei egokitu behar zaiela, eta irakaslea dela egokitzapen horren arduraduna.

Bestalde, Raventosek (2005:26) ohartarazten duen moduan, Europar Batasunaren

erronka garrantzitsuenetarikoa gaur egun curriculumaren berrantolaketan datza, eta

curriculumaren eginkizun nagusia Eskolako edukiek egunerokotasunean duten

erabilgarritasuna agerian uztea da; azken batean, Eskolaren zeregina da ikasleak prestatzea

Eskolaren testuingurutik kanpo modu eraginkorrean jarduteko.

Gaur egungo curriculumaren ezaugarri nagusia izaera malgua eta ireki samarra da. Hala

jasotzen du 180/1997 dekretuak (Eusko Jaurlaritza, 1997:15): “Curriculum honek marko

malgua ere eskaintzen du, horrela irakastereduei eta ikasleen hizkuntz eta eskakizunei

dagozkien egokitzapenak egiteko aukera emanez”. Ikasturteko programazioa diseinatzea

irakasleek egin beharreko lana da, modu horretan ikastetxearen testuinguruari eta ikasleen

ezaugarri psikosozialei egokitu ahal izateko. Lau zutabetan laburbiltzen du Casanovak

(1990) curriculum berriak Espainiako literaturaren irakaskuntzari eragin dizkion aldaketak,

eta Estatuko eta EAEko curriculumaren parekotasuna handia izanik, aurreikus daiteke

30

Hego Euskal Herriko curriculumaren abiapuntua Moyanoren lega (1857) dugu, Irakaskuntza-Sistema

espainiarra ezarri zuena (Bilbao, 2003:59); Iparraldekoa, berriz, Jules Ferryren legeak (1881) ezarri zuen

(id. 75).

98

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!