26.08.2013 Views

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko Batxilergoan

nagusi zekartzala argudiatuz: lehena, literatura nazionala soilik irakasteak oztopatu egiten

zuela herrialdeko autoreengan kanpoko literaturen eragina aztertzea; bigarrena, ikasleei ez

zitzaiela aukerarik ematen beste literatura batzuetan idatzitako maisulanak ezagutzeko (id.).

Laburbilduz, Cerisy-La Salleko kongresuan proposatu zen testua kokatzea literatur

irakaskuntzaren erdigunean, testu-azterketen bidez. Testu-azterketak literaturaren berezko

ezaugarriak identifikatzera bideratzea proposatu zen; modu horretan, ikasleak baliabide

haiek barneratuko zituen, eta gai izango zen testuak aztertzeko ez ezik, sortzeko ere.

Bestalde, literaturaren irakaskuntzaren gaineko hausnarketa garrantzitsuak egin ziren.

Alde batetik, orduko literaturaren historiaren antzutasuna azaltzeko eginahala egin zen,

azaleko azterketen azalpenetan oinarritzen zela argudiatuta. Bestetik, literaturaren historiak

nazioaren eta kronologia linealaren mugak gainditzeko zeukan beharra aldarrikatu zen.

1970etik aurrerako proposamenetan estrukturalismoak izandako eragina

1970etik aurrera, Espainiako Estatuan Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan

literatura hizkuntzaren beste erabilera bat bezala landu zen; horrek eragin zuen literatur

testua helburu linguistikoen mende geratzea, eta literaturaren presentzia modu nabarmenean

murriztea ikasgelan. Bestalde, irakurketa- eta idazketa-ariketa libreak sustatu ziren

(Colomer, 1996a:146).

Bigarren Hezkuntzari dagokionez, testuak hartu zuen garrantzi handiena, eta testuazterketak

nagusitu ziren. Azterketek izaera zientifikoa zuten helburu, eta ikasgeletan modu

parte-hartzailean garatzeko ahalegina egin zen (id. 149). Horrela, literaturak galdu egin

zuen hezkuntza morala eta estetikoa emateko funtzioa, lan bakoitza nola eratu zen ulertzeko

elementuen analisia lehenetsiz (alegia, ezaugarri literarioen analisia). Baina, jardueraren

konplexutasunak ezinezko bihurtu zuen ikaslearen parte-hartze aktiboa, gaitasunen

garapena eta motibazioa. Ondorioz, ikastetxe batzuetan irakaskuntzaren joera linguistikosemantikoaren

ondorioz testuen “literariotasuna” azaltzeko saiakera egin zen; beste

ikastetxe batzuetan, berriz, joera historiko-soziologikoa nagusitu zen, eta testua garaiko

historia, egoera sozio-ekonomikoa, eta abar deskribatzeko erabili zen (id. 150). Edozein

kasutan, literaturaren historiarekiko etenik ez zen egin, eta historizismoari formalismoaren

eta estrukturalismoaren ideiak gainjarri zitzaizkion.

50

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!