26.08.2013 Views

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko Batxilergoan

daiteke egungo ikuspegitik; dena dela, beste literatur sistema batean elementu nagusi gisa

uler daitezke deskribapenok (Tinianov, 1927:93).

Orain arte ikusitakoaren arabera, literaturan sistema asko bereiz daitezke, eta sistema

horietako bakoitzean elementu nagusiak eta bigarren mailakoak daude. Indar-harreman

horiek aldatu egiten dira historian zehar funtzioen eta elementu formalen aldaketek

eraginda (era berean, aldaketa horiek gainontzeko sistemen eraginez gertatzen dira). Modu

horretan, nagusiak bigarren mailako izatera igaro daitezke, eta alderantziz; esaterako, garai

batean literatur gertakaria dena fenomeno linguistikoa izan daiteke beste batean, eta

linguistikoa zena literario izatera igaro (Tinianov, 1927:92) 3 .

Tinianovek sistemen ordezkapen gisa definitu zuen literaturaren garapena 1927an.

Urtebete beranduago, Tinianov eta Jakobsonek (1928:103) proposatu zuten literaturak

hartzen dituen norabideak gainontzeko sistema sozialek baldintzatzen dituztela, eta beraz,

ezinbestekoa dela sistema horietako bakoitzak dituen berezko legeak ere aztertzea (id. 105).

Horrez gain, beharrezko jo zuten literatur sistema sinkronikoetan dauden fenomenoen 4

arteko garrantzi hierarkikoa aztertzea (id. 104).

Formalismoaren alderdi ahulak

Formalismoak, oro har, literatur lana sistemaren barneko historian kokatu zuen. Dena

dela, formalismoari egin zaion kritika nagusia honakoa da: ez zuela literatura Historia

orokorraren barruan kokatu, lanaren ekoizpen-baldintzak, funtzio soziala eta emaitza

historikoak aintzat hartuz (Jauss, 1967:66). Bestalde, irakurleak literaturan duen funtzioari

ere oso arreta gutxi eskaini zion formalismoak; irakurlea hartzaile soila zen formalisten

ustez, testuak ematen dizkion argibideei esker formak eta prozedura bereizten dituena

(Jauss, 1967:68). Baina, Jaussek (1967:64) dioen bezala, une literarioa ez da soilik

hizkuntza poetiko eta praktikoaren antagonismoak sortzen duen gertaera sinkronikoa;

gertaera diakronikoa ere bada, eta literatur lana beste lanekiko kontrastean jasotzen da.

Beraz, interpretazioak aintzat hartu behar ditu aurreko formak eta irakurketak ere.

3

Horren adibide argia ditugu euskal erlijio-testuak. Idatzizko euskal literatura berantiarra izatearen ondorioz,

erlijio-testuak bihurtu dira euskal literatura idatziaren hastapenaren ikur.

4

Fenomenoez dihardutenean, pentsa daiteke arau literarioak nahiz bestelako gertaerak (sariketak, kritikak,

salmentak...) biltzen direla kontzeptu horren barnean.

22

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!