26.08.2013 Views

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko Batxilergoan

ere; Jesus Mari Mendizabalek bi testu-zati ditu eta idazle aipatuenen artean dago, baina

bere liburuak ez dira aipamenetan nabarmendu eta idazlea ez da izenburu gisa azaldu.

Gainontzeko argitaletxeetako liburuetan nabarmendu diren Joseba Sarrionandia eta Joan

Mari Irigoienen lekua ere ez da beste batzuena baino garrantzitsuagoa Elkarreko eskolaliburuetan,

ez eta Izagirrerena ere.

Atal honekin amaitzeko, OT-ko datuak bilduko ditut.

XLIX. taula: Testuen maiztasunak OT-ko testuliburuetan

OT Argitalpenak

maiz kasuen %

Bernardo Atxaga 18 32,7

Joseba Sarrionandia 11 20

Juan Martin Elexpuru 9 16,4

Mikel Antza 8 14,5

Jon Mirande 6 10,9

Joxe Austin Arrieta 2 3,6

Ramon Saizarbitoria 1 1,8

Orotara 55 100

OT-ko liburuetan testu-zatiek garrantzi handia daukate. Izan ere, behin eta berriro

proposatzen dira testuen gaineko ariketak, eta testuak hartzen du protagonismo osoa

(idazleei edo garai soziokulturalari buruzko erreferentziarik eza aipatu behar da, ariketaliburu

gisa dagoelako egina). Testu kopuruei dagokienez, berriro ere (liburuen

aipamenetan bezala). Atxaga gailentzen da hemezortzi testu-zatirekin (testu guztien

% 33,3), eta horren ondotik datoz Sarrionandia (% 20,4), Elexpuru (% 16,7), Antza (%

14,8) eta Mirande (% 11,1).

Orain arte ikusitakoaren arabera, OT liburuetan esan daiteke Sarrionandia eta Atxaga

nabarmentzen direla. Dena den, kopurua baino esanguratsuagoa da, nire ustez, materiala

egiteko hautaketa bera. Alegia, liburu bakoitzean sei narrazio nagusi eskaintzen dira;

Narrazioak lantzen 1 liburuan bi narrazio idazle atzerritarren itzulpenei dagozkio;

gainontzekoak, Atxaga, Antza, Sarrionandia eta Elexpururenak dira. Narrazioak lantzen 2

liburuan sei narrazio nagusietatik bat da itzulpena. Gainontzekoei dagokienez, autore

aukeratuak Sarrionandia (bi narrazio nagusi), Atxaga, Elexpuru eta Mirande dira. Horrek

esan nahi du bi liburuetan hiru idazle errepikatu egiten direla. Narrazio nagusiez gain

ematen diren testu-zati laburrak Saizarbitoria, Arrieta eta Atxagarenak dira. Ondorioz,

ikasleak irakurtzen dituen testu-zatiak ez dira euskal literaturaren erakusgarri, idazleen eta

ekoizpen zabalaren lagin oso mugatua hartzen dute eta. Atal honen jarraipen gisa, testu-

250

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!