26.08.2013 Views

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko Batxilergoan

pedagogiarekin lotutakoek...), zenbat irakurtzen den batez beste, eta literatur generoetan

zenbateko aniztasuna dagoen 28 . Puntu nagusi horiek argitzea da inkesten helburu behinena.

Inkestaren teknika banakoaren datu-bilketan oinarritzen da, nahiz eta ikertzaileari

interesatzen zaiona datuen osotasuna izan (Mayntz, Holm eta Hübner, 1969:133). Inkestak

azaleko informazioa eskaintzen digu, baina populazio baten adierazgarri dena (Juaristi,

2003:86). Hainbat inkesta mota bereizten badira ere, ikerlan honetarako inkesta mota

estandarizatua erabili dut; alegia, galdetegi baten bidezkoa, non galderen formulazioa eta

ordena zehaztuta datozkion elkarrizketatuari. Teknika soziologiko honek abantailak eta

desabantailak ditu; Mayntz, Holm eta Hübnerrek dioten bezala (1969:135), alde batetik,

elkarrizketagileak ez dauka galderak moldatzeko edo berriak egiteko aukerarik, aurretiaz

aukeratutakoak soilik egin ahal ditu. Baina, horren truke, erantzunen ziurtasuna eta

alderagarritasuna bermatzen ditu, bai eta emaitzen zenbakarritasuna ere. Bestalde, inkestak

norbanako eta arlo asko ikertzeko aukera ematen du (Sierra, 1992:304).

Inkesten artean ahozkoak eta idatzizkoak bereizi ohi dira (Mayntz, Holm eta Hübner,

1969:135). Ahozkoan, elkarrizketagileak galderak planteatu eta erantzunen berri jasotzen

du; idatzizkoan, berriz, elkarrizketatuak betetzen du galdeketa. Bestalde, galdetegietan hiru

mota bereiz daitezke (Sierra, 1992:305): galdetegi sinplea, elkarrizketa eta eskala

soziometrikoak. Ikerlan honetan galdetegi sinplea erabili dut; teknika horren bidez,

elkarrizketatuek idatziz erantzuten diote galdetegiari, elkarrizketagilearen parte-hartzerik

gabe.

Inkestaren oinarrizko osagarria galderak dira (Sierra, 1992:306). Hortaz, inkesta bat

eraginkorra izateko nahitaezkoa da galderak modu egokian egotea proposatuta. Galdera

motari dagokionez, galdera irekiak eta itxiak 29 bereizten dira (Mayntz, Holm eta Hübner,

1969:140). Galdera irekiak erantzun-aukerarik gabe aurkezten direnak dira; horietan

elkarrizketatuak erantzuna bere kabuz formulatu behar du. Galdera itxietan, ordea,

elkarrizketagileak proposatzen dizkio erantzun posibleak, eta elkarrizketatuak berari

dagozkionak –bere kasura egokitzen direnak– hautatu behar ditu. Aukerako erantzun horiek

28

Gogora ekarri nahi nuke gaitasun literarioa lortzeko ezinbestekoa dela ikasleak askotariko literatur

generoekin trebatzea.

29

Sierrak (1992:307) galdera ireki, itxi eta kategorizatuak bereizten ditu. Itxiak bai/ez erantzun-aukera duten

galderak izendatzeko erabiltzen du; gainontzeko erantzunak biltzen dituzten galderei, berriz, kategorizatuak

deitzen die (ad. astean behin/ hilean behin/ urtean behin).

90

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!