26.08.2013 Views

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko Batxilergoan

Atentzioa ematen duen lehenengo datua hau da: lau Euskadi Sari jaso dituen

Ezkiagaren presentziarik eza aipamenetan. Euskadi Sariak jaso eta aipatuenetan kokatzen

direnak Lertxundi, Saizarbitoria eta Irigoien ditugu; hala ere, hiru horiek Narrazioaren

kritika sari bat baino gehiago jaso dute. Ondorioz, pentsatzekoa da hiru idazle horien

presentzia Narrazioaren kritika sariak eragin duela; horri lotuta, ez du ematen autoreen

aipamenetan Euskadi Sariak eragin zuzenik duenik.

Bestalde, ikusi dugu saria jaso dutenetan aipatuenak eta irakurrienak Saizarbitoria,

Lertxundi eta Irigoienen ditugula, eta oso atzetik jarraitzen die Iturraldek. Azken hori

2004-2005 ikasturtean 14 ikaslek irakurri zuten, eta 24k aipatuenen artean kokatu zuten.

Hala ere, Iturraldek badu beste saririk ere; horien artean Kritika Saria, Kilkerra eta

roulottea lanarekin irabazitakoa 1997an. Beraz, ez dago argi esaterik sari batak edo

besteak eragin zuen Iturralde Irakaskuntza-Sisteman sartzea. Dena dela, orain arteko

datuek pentsarazten dute arrazoi horren atzean Narrazioaren kritika saria dagoela, eta

hipotesi hori indartu egiten dute Euskadi Saria jaso zuenetik (1985etik) pasatu diren urte

ugariek.

Hurrengo lerroetan poesiaren, saiakeraren eta antzerkiaren arloetan ematen diren

Euskadi Sariak aztertuko ditut. Pentsatzekoa da, Kritika Sariarekin ikusi dugun bezala,

poesiaren alorreko saria jasotakoek narrazio-idazleek baino oihartzun txikiagoa izango

zutela ikastetxeetan. Gainera, ikusi dugu hiru genero horiek apenas irakurtzen direla

ikastetxeetan, eta gainera, poesiaren, saiakeraren eta antzerkiaren sariak 1994. urtea baino

lehenagokoak dira (urte horretatik aurrera narrazioan –narrazio laburretan nahiz

eleberrietan–, haur eta gazte literaturan eta itzulpen-lanetan soilik eman dira Euskadi

Sariak).

LXXV. taula: Euskarazko literatura: poesia

Autorea Lana

1983 Luis Mari Mujika Aire neurtuak

1984 Luis Baraiazarra Bakardadeko bertso ezpalak

1985 Patxi Ezkiaga Armaggedon

1986 Luis Berrizbeitia Zorpena jenerala

1987 Patxi Ezkiaga Ispiluaren isladaketak

1988 Imanol Irigoien Argiaren barne distantziak

1989 Migel Angel Unanua Ogen liliak

1990 Karlos Linazasoro Udazkeneko karabana erratua

1991 Felix Zubiaga Oi Emmanuel!

1994 Amaia Iturbide Gelak eta zelaiak

291

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!