26.08.2013 Views

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko Batxilergoan

da Giltza dela gehien aipatzen duen editoriala, gainontzekoek ez baitiote aparteko lekurik

eskaini (datu hori kontuan hartzekoa iruditzen zait, idazleen ustez Koldo Izagirre baita

egungo euskal idazlerik onenetarikoa 57 ).

Orain arteko ataletan honako idazle hauek dira Giltzako testuliburuetan gehien

nabarmendutakoak: Sarrionandia, Atxaga, Aresti, Izagirre, Saizarbitoria, Txillardegi,

Lertxundi eta Mirande. Gatozen, jarraian, Elkarreko datuak ezagutzera.

XLVIII. taula: Testuen maiztasunak Elkarreko testuliburuetan

Elkar

maiz kasuen %

Txillardegi 3 15

Ramon Saizarbitoria 3 15

Jesus Mari Mendizabal 2 10

Gabriel Aresti 2 10

Joxe Azurmendi 2 10

Xabier Amuriza 1 5

Andoni Egaña 1 5

Jon Sarasua 1 5

Joseba Sarrionandia 1 5

Bernardo Atxaga 1 5

Anjel Lertxundi 1 5

Jon Mirande 1 5

Joan Mari Irigoien 1 5

Orotara 20 100

Testu-zatiei dagokienez, bost dira Elkarreko testuliburuetan nabarmentzen diren

idazleak: batetik, hiruna testu-zatirekin Txillardegi eta Saizarbitoria. Bestetik, bina

testurekin Mendizabal, Aresti eta Azurmendi. Multzo honetan aipatzekoa da Mendizabal,

izan ere, testu-zatietan nabarmentzeaz gain, idazleen aipamenetan ere lehenengo zortzien

artean baitago. Testu-zati bakarraren jabe dira Amuriza, Egaña, Sarasua, Sarrionandia,

Atxaga eta Irigoien.

Gainontzeko argitaletxeekin alderatuta, esan daiteke Elkar dela atalka aztertuta

emaitzarik ezberdinenak azaltzen dituena. Argitaletxe honetako idazleak atalka aztertuta,

atal guztietan lehenengo lekuetan errepikatzen diren izen bakarrak Gabriel Aresti, Joxe

Azurmendi, Txillardegi eta Ramon Saizarbitoria dira. Gainontzeko izenetan ez dago erraz

mailaketak antzematen; Jon Miranderen kasuan, adibidez, aipamen ugari jasota ere, ez da

bere idazlanen testu-zatirik jasotzen, eta berdin gertatzen da Anjel Lertxundiren kasuan

57

Ikastetxeetako datuen irakurketa sistemikoari dagokion atalean azaldu bezala, J.M. Torrealdaik 1997an

idazleei eginiko galdeketan Koldo Izagirre hamar idazle onenen artean sailkatuta dago. Etxeberriak (2002)

ere Izagirre aipatzen du euskal idazle garrantzitsuenetarikotzat.

249

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!