26.08.2013 Views

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko Batxilergoan

Baina formalismoaren proposamen garrantzitsuenak bigarren aroan egin ziren; aldaketa

nagusia literaturaren izaera historikoa aintzat hartzearekin etorri zen. Ordura arte literatura

gertaera sinkroniko gisa aztertzen zen, eta horrek oztopo nabarmenak sortzen zituen

literaturaren garapena ulertzeko. Ondorioz, formalismoaren bigarren aroan diakroniaarazoei

heldu zitzaien, eta historiografia literarioak defendatutako prozesu historiko lineala

gaindituz, garapen literarioa azaltzeari eman zitzaion lehentasuna (Jauss, 1970:156). Bide

horretan, gaur egun literatur sistema gisa ezagutzen dugunaren oinarriak finkatu ziren, eta

garapen literarioa sistemen ordezkapen gisa planteatu zen. Hurrengo lerroetan ikusiko

ditugu proposamen horren xehetasunak.

Literaturaren garapena sistemen ordezkapen gisa

Bigarren aroko lanik garrantzitsuenetarikoa Yuri Tinianovek 1927an idatzitako De

l’évolution littéraire dugu; bertan, literaturaren historiaren bilakaera sistemen ordezkapen

gisa proposatu zuen 2 ; literatur lanak sistema bat osatzen du, eta literaturak, oro har, beste

bat (Tinianov, 1927:91). Literaturan gertatzen diren aldaketek sistemen aldaketak islatzen

dituzte, eta aldaketa horiek askotarikoak izan daitezke: idazlearen ibilbidean gertatzen

direnak, garai batetik besterakoak, genero bakoitzaren barnean gertatzen direnak, generoen

indar-harremanak aldatzen dituztenak... Beraz, sistema asko bereiz daitezke literaturaren

barnean, eta sistema horiek elkarri eragiten diote neurri batean edo bestean.

Sistemaren barne egiturari dagokionez, elementu literario guztiak ez daude maila

berean. Elementu batzuk “nagusiak” dira, eta delako obra literatur sistema batean sartzen

denean, indar-harreman nagusi horien arabera sailkatzen da. Esate baterako, Tinianovek

(id. 97) dio gaur egungo eleberriari dimentsioa eta argumentuaren azalpena eskatzen

zaizkiola; eta beste garai batean, ordea, maitasun intriga batek kokatzen zuela obra

eleberriaren generoaren barruan. Beraz, generoa bera aldatu egin da. Bestalde, garai bateko

nobela historiko batek lotura handiagoa izan dezake bere garaiko prosarekin, beste garai

bateko nobela historikoarekin baino (id. 95). Elementu formalen funtzioa ere aldatu egiten

da historian zehar. Esate baterako, antzinako eleberrietan egiten ziren naturari buruzko

deskribapenek nobelari laguntzeko edo ekintza atzeratzeko eginkizuna zeukatela pentsa

2 F. de Saussure-k proposatu zuen “sistema” nozioa 1916an Cours de lingüistique générale liburuan. Bertan,

ideiak adierazten dituen zeinu-sistema gisa definitu zuen hizkuntza (Estébanez, 1998:386).

21

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!