26.08.2013 Views

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko ... - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Euskal literaturaren irakaskuntza Hego Euskal Herriko Batxilergoan

Halaber, elementu horiek erabiltzeko moduek eta elementu horien arteko harremanek ere

eragina dutela aldarrikatu zuten (id. 162).

Literaturaren kasuan, obrak osatzen duen egituran hainbat elementu daude, eta

estrukturalisten ustez obraren zentzua egituraren osagai guztiek eratzen dute, osagai

fonikoek, gramatikalek, sintaktikoek, tematikoek... Beraz, literatura ulertzeko obraren

zentzua eraikitzen duten osagai guztiak aztertu behar dira. Era berean, osagaien arteko

lotura etengabe aldatzen da (Mukarovsky, 1946:158).

Bestalde, literatur egituraren atalak hierarkizatuta egon ohi dira. Aurreko atalean ikusi

dugun moduan, Tinianovek elementu nagusiak eta bigarren mailakoak bereizi zituen

1927an. Estrukturalismoak ideia hori berreskuratu eta landu egin zuen, eta hierarkiak

denboran zehar aldaketa etengabean daudela proposatu (id. 160).

Hizkera literarioa vs funtzio poetikoa

Estrukturalismoaren barruan literaturaren berezitasuna definitzeko hainbat joera sortu

ziren. Batzuen ustez, hizkera literarioaren eta hizkera arruntaren arteko bereizketan zegoen

gakoa 6 (Pozuelo, 1994:24). Hau da, batzuek, formalismoaren ideietan oinarrituta, hizkera

literarioaren berezitasuna azpimarratu zuten, eta hizkera horren ezaugarriak identifikatzen

saiatu ziren. Beste batzuek, ordea, funtzioen arabera definitu zuten literatura. Azken joera

honetan egon den erreferente garrantzitsuenetarikoa Roman Jakobson dugu.

Jakobsonek (1959:130) hitzezko edozein komunikaziotan honako faktoreak bereiz

daitezkeela proposatu zuen: hiztuna, testuingurua, mezua, kontaktua, kodea eta entzulea.

Elementu horietako bakoitzak hizkuntzaren funtzio bat zehazten du, eta komunikazioegoera

bakoitzean funtzio horien egitura hierarkikoa bat da. Horrela, literaturaren kasuan,

mezua da garrantzi handiena hartzen duena, eta beraz, funtzio poetikoa da nagusitzen dena

(id. 135). Dena dela, komunikazio-ekintzetan funtzio bat baino gehiago egon ohi dira

(epikan, mezuaz gain, hizkuntzaren arlo erreferentziala indartzen da, lirikan emoziofuntzioa...).

Bestalde, funtzio estetikoa (poetikoa) aldakorra da une historiko bakoitzean, eta

beraz, denboraren joanean berritu egiten da.

6

Dena dela, proposamen honek kritika ugari jaso zituen 1970eko hamarkadan. Pozuelok (1994:34) honako

autore hauek eginikoak aipatzen ditu: Spillner 1979, Lázaro 1974, Aguiar 1977, Bosque 1979.

24

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!