01.04.2014 Views

62377

62377

62377

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

I. ATALA: 4. BRASILGO KOOPERATIBA ERREALITATEA GAUR

Nahiz eta legeak bere gain hartu Kooperatibismoaren printzipioak, horrek ez du esanahi

Brasilgo kooperatibek euren eguneroko praktikan solidaritate ekonomikoa, lanaren balio soziala

eta ekoizpen baliabideen jabetza konpartitua balore gisa onartuta dituztenik. Duten

tamainagatik eta enpresa jardun indartsuak eraginda, baloreak oso modu lausoan betetzen

dituzte. Demokrazia esate baterako, erabakiak batzar orokorrean hartzera eta ekoizpen

emaitzak banatzera mugatzen dute soilik.

Langileen gain eroriko den 1980ko krisi ekonomikoak, forma sozietario hauek lan eta ordainsari

alternatibak biltzera bultzatuko ditu. Une honetan kooperatiba bidez antolatzea erabaki duten

langile taldeek merkatu libre bat bilatuko dute eta azkenean, kooperatiba tertziarizaziorako

tresna bihurtuko da.

Egoera honen konplexutasuna areagotzera etorriko da 8.949/94 Legea, zeinak Consolidaçao

das Leis do Trabalho- CLTren 442 artikuluko paragrafo bakarra gehituko duen 89 . Aipatu

xedapenak kooperatibaren eta bazkideen artean enpleguzko harremanik ez dagoela esaten du.

Autogestio praktikak ez dituzten langile kooperatibetan, neurri honek eragina izango du.

Kooperatiba mota hauek, eskulanaren salmentan eta irabazien banaketan oinarritzen dira:

lanaren terziarizazioan alegia. Eragina du neurriak bestalde, ondasun eta zerbitzuak bertako

bazkideei alokatzea helburu duten ‘egiazko’ kooperatibetan.

Kooperatiba honek legediaren aldetik jasoko duen tratamendua kooperatiba iruzurgileek

jasotzen duten berbera izango da 90 . Erreklamazio hauek helburu izango dute egoeraren

irregulartasuna salatzea eta ondorioz, langileek dituzten lan bermeei ihes egiteko sortutako

kooperatibetan, enplegu harremana dagoela deklaratzea izango da xede edo helburu. Hiru

ezaugarri daudela frogatzen bada, enpleguzko harremanari ezingo zaio ihesik egin.

Iruzur-kooperatiben eta terzierizazioaren artean ematen den loturaren ondorioz Organizaçao

Internacional do Trabalhok- (OIT), aurrez aipatu dugun 193/2002 Gomendioa emango du.

89 ‘ inexistencia de vínculo empregatício entre qualquer tipo de sociedade cooperativa e seus associados’.

90 Langileak dituzten bermeei ihes egiteko helburuz eginiko kooperatiben erabilerak tribunaletan

erreklamazio ugari eragingo ditu. Erreklamazio hauek bazkidearen, kooperatibaren eta zerbitzu jasotzailea

den enpresaren artean enpleguzko harremana deklaratzea dute helburu. Argumentu juridiko hauek dituzte

oinarrian eskaerok: harreman menpeko eta hierarkikoak, langileen eta iruzur-kooperatibaren zerbitzuak

kontratatzen dituen enpresaren artean ematen den mendekotasun ekonomikoa eta zerbitzuen

jarraikortasuna. Egoera hauetan tribunalak zigortu egiten dituzte eskulan bitartekaritza burutzen duten

kooperatibak eta ez dute aintzat hartzen kooperatiba egitura eta honen legezko ondorioak.

113

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!