01.04.2014 Views

62377

62377

62377

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

II. ATALA:

6. 4/93 LEGEAREN ETA 5.764/71 LEGEAREN ARTEKO ALDERAKETA

Aipatu berri dugunak lotura zuzena dauka ekintza kooperatiboarekin. Ekintza kooperatiboa da

kooperatibak euren artean edo kooperatibak bazkidearekin burutzen duen ekintza eta hortik

eratortzen da zerga exentzioa. Eta hauetaz gain ekintza kooperatibo kontsideratzen dira baita

ere, kooperatibaren objektua aurrera eramateko burutzen diren ekintzak.

ANTEAG-eko aholkulari juridikoak kooperatibaren kasuan kapital sozialak duen izaera eta

betetzen duen funtzioa zein diren azaldu digu. Bere azalpenetik ondoriozta dezakegu

kooperatibak pertsonen sozietateak diren heinean kapitala euren zerbitzura dagoen tresna dela

eta beraz, legeak derrigortasunez eskatzeak ez duela zentzurik. Gutxieneko kapital soziala ez

galdatzeko argudio hau ez da OCB-k duen argudioa.

Goazen orain UFDR-ko ikasleekin izandako elkarrizketek emandakoa aztertzera. Ikasleen iritziz

kapital gutxieneko bat eskatzea kaltegarria da. Euren ustez kapitala da hirugarrenen aurrean

berme funtzioa betetzen duen elementu bat. Lan bat lortzea da nahi dena kooperatiba sortzen

denean. Langilea bere buruaren jabe izatea eta ugazaba baten aginduak jarraitu beharrik izan

gabe bere lana burutzea da kooperatibaren helburua. Esandakoa kontutan izanik beraz,

langileak kapitala ipintzeko mailegu bat eskatu beharra badauka zorpetu egiten da lanean hasi

aurretik eta ondorioz, hirugarren batekiko mendekotasunetik askatzerik ez du lortzen. Beraz

hasiera-hasieratik ekimenari hasiera inon menpe jarrita hasi du.

Ikasle hauek kooperatiba nukleoko kide dira eta hori dela eta Ekonomia Solidarioko ekimenekin

egiten dute lan. Eurek egunero bizi duten adibidea bota du ikasle batek.

‘Catadores de Carton (papera biltzen dabiltzanak) deiturikoak esate baterako,

kooperatiba bat sortzea nahi badute behartuta daude norbaiti laguntza eskatzera.

Hauek kalean eskean dabiltzanak izan ohi dira. Pentsa dezagun dirua lortu dutela

kapital enpresek erantzukizun sozialerako duten dirutik edo bestela, bankuei maileguan

eskatuta. Hasieratik zorpetu egin dira. Ondorioz nik uste dut, Brasilgo kasuan eta

Ekonomia Solidarioko ekimenei begira legeak gutxieneko kapital soziala eskatzea

eragozpen bat dela. Handia gainera.

Esponsorren bidea aukeratzen baldin bada ere, berdin. Esponsorrak dirua ez bada

beste zerbait beti eskatuko du ordainetan’.

Kapitala ipintzerako orduan dagoen beste aukera bat interes baxuko kredituak erabiltzea

litzateke. Ikasleen esanetan, egon badaude. Baina mikro-kredituak emateko beharrezkoa da

berme edo garantia bat izatea. Brasilen dauden mikro-kreditu eskaintzak ekimen pribatutik

datoz eta hauek ezinbestean bermea eskatzen dute. Eta bermea ez dagoen kasutan interes

altuak eskatzen dituzte. Herri Ekonomietako Kooperatibentzako ez badago politika publiko

berezirik alperrik da; ezin baitzaie aurre egin ekimen pribatuak eskatzen dituen interes altuei.

159

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!