24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

eraturik. Etzan eziñik, gure izkera ortan aberatsa baita. Aurretikoak

egin etzutena, beraz, geuk egin bear, jakintza gaiez eta

euskal mordollo gabe jokatu nai zuten idazleak zeri oratu euki

zezaten. Sabin'i millesker, gaur ez daukagu edozein sailli oratzeka

ere olako eragozpenik.

Itz bat nundik datorren edo nola sortua dan igarteko eta

berri bat lengoen tankerara asmatu ta osatzeko, berezko sena

bear dugula, ezin dezake iñork ukatu. Gure aurretikoak

—erriak naiz jakintsuak—' bazuten sen ori zerbait kozkondua.

Begira euskal itz zar-zarrok: «aizkora», «aitzur», «aizto», «arbel»,

«azpil» ta besteak. Eta toki-izenak? Gure asabentzat

etzuen euskeralz iñondiko ezkuturik. Eta oraingoan eztu gure

artean iñork izan Arana'k aiñako trebetasunik euskal itz berriak

asmatzen. Fonetika legeak zekizkilako labur txairoak dira

ark sortutako itz berriak, euskal kutsua dariotenak.

Arana'k, bere ikasketak osatzerakoan, linguistikaz ere ondo

jabetu zitzaigun antza danez, eta izkel-jakintzari dagozkion legearauak

euskerari ezarririk, lan jakingarria burutu zuen. Itz bakoitzaren

jatorria, adierazpena—esan-naia— ta otsa —doiñua—

sakonkiro artuak zitun. Itzak oro bi gai edo zati dituzte bearbearrez:

adiera (esan-naia) ta erea (azal-irudia). Adiera, zelanbait

esan, amasa, gogoa da, itza eratzen duena; era edo itxura,

ordea, gai eratua. Adiera ideia duzu, sorkariaren irarpena adimenean;

era, ordea, ideiaren soin-adierazpena. Esan-naia, beraz,

gauzaren ikur edo ezaugarria duzu; era -forma- ideia

edo gogaiaren ezaugarria. Esan-naia adimenari dagokio, era berriz

gorputz-zentzunai dagokie. Erea bitan zatitzen da: otsa

ta idatzia. Otsa belarriak artzen dute; idatzia, ostera, zentzun

artzailleak, ots, begiak eta ikumenak. Izkuntzarentzat naiezkoa

da otsa; idatzia, ez. Otsa ba-daukagu euskeraz; idatzi berezirik

ez, ordea. Antziña batean, ale ere, izango genun, txiñarrak, gerkarrak,

godotarrak eta besteak bezela.

Gai ontan txit eskolatua zan-eta, Arana'k sortu zituen itzik

geienak egoki, labur ta doiñutsuak dituzu. Ta, esan dugu, erri-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!