24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

eztia baño aldi geigotan arkitu izan det zorigaitzeko lixtorra. Toki

gorde ta irixpide zallean dago nunbait bizitz ontako ezti

leun ori».

Irurogei ta amabost dira guztiz liburuan datozen poesi4anak.

Gorago aitaturiko agerkarietan azaldutako banakaren batzuk

ba-datoz berton, baiña geienak berriak dituzu. Gaia? Danetik:

Basajaun, maitagarri, sorgin eca onakoak eder zaizkio;

Sarasate, Elosegi, Tolosa, F. Dugiols, Pello Mari Otaño, J. Zabala,

Etxeberria'tar Pello goratzen ditu; beste batzuetan abesteko

eskatzen dizkioten letrak jartzen ditu, edo-ta aibum baten

jartzekoak; ba-dauzka par-neurtitzak ere, ziri-jardunak eta abar.

Onakoak gatzatu zitun 1900-1907 bitartean, Habana'n zegoela

aiegia.

2) Txindor (Donostia, 1928). 158 orrialde. Irakurleari

diotsa: «Nere bidean aspertu ezik ostera len bezin ameskor eta

zaietsu ibilli naizen aldiko gora-berak idazti batean ezarri ta

beronekin gaur zugana abegi on esker nator. Emen darakustan

olerki-sorta belaxka izan arren, nere gogozkiko arduraz urri ez

dago beintzat. Ez ere txindor gaxoa ixil-ixillik, otzikaraz eta

soraio beti, lei bero maitetsu batek papartxoa noizik-bein igi

erazten dio. Neurtitz oek, beraz, onespen-gai izan 3 balitezke,

nere arazoen saritzat lortu nezaken ordañik aberatsena orixe

litzake: euskalzalearen biotzari deika alper-alperrik ibilli ez naizela

jakitea. Idazti onen bidez ortaraño iritxiko baldin banitz,

zorionean Txindor. . .•

Irurogei ta sei poesi dira guztiz, ederki landuak. Maite

ditu mendiak: Aralar, Uzturre, Aia, Ulia... Maite ditu lorak

eta pinpilinpauxak, itxasoa eta itxas-errietako arraunketak.. . Eta

illun-abarreko itzal-zoria, ta negar otoitza. Atsegin zaio euskal

izeii politak asmatzea: «Maitiñe» lilien aizpa, «Izartxune» beti

poz-jario ikusi nai lukena, «Zorentxu» begi-sorgin, «Maitagar»

egodun aur itsua, «Abiñe ta Xumelar», «Aratziñe» mendiko

ixillaren ama txuri, ta abar. Eder du baita illak goratzea: Jose

Ganboa, Orkaiztegi, Patrizio, Larunbe'tar Rafael, K. Etxegarai.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!