24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ikér-saillean, bi dituzu batez ere, Bizkaiko semeak, bestelako lana

burutu zutenak: Azkue, ainbat arlori ikutua, ta J. Urkixo —RIEV

testigu— gure liburu zarrai makiña bat atximur egiña.

Bego auekin Zirilo Artzubiaga otxandioar langillea ere. Lan ederederra

egin zuen bere aldizkari «Jaungoiko-Zale»-kinj liburu mordo

galanta argitara emanaz baitik bat.

TP Eragille bizkorrak. Pizkunde garai artan aurrelari zijoan Arana

etzegoen, ez, bakarrik. Euskera idatziari gagozkiola, Azkue, Agirre ta

Bustintza ezingo dira egundo ere aiztu, ez albora utzi: iz-argi dirdaitsu

dituzu-ta.

Ontan, begira beste aurki-gune nabarmen bat ere: bitarte aundi

barik munduratuak dira eragille zangar auek. Iru, gaiñera, urte berberean:

Azkue, Txomin Agirre ta Mikel Unamuno. «Orra iru euskaldun

andi -dio E. Erkiaga'k—, bakoitza bere arloan. Irurok euskalzale

be, baiña ostera, neurri ezbardiñetan. Lenengoa —^Txomin Agirre—

zaarregi egin barik il zan, baiña euskera ao-miñetan eta bere luma

zorrotzean erabiilela; bigarrena -M. Unamuno— asi bai egin zan

asi, joranez atan ere, baiña beste arlo batzukaitik utzi egin eban euskera

bertan beera, geienbat. Azkue gurea, Jaungoikoak emondako urte

luzeetan egundo etenik egin bage langille ta euskera-maite sutsu ager-

• izan zan beti» {Zeruko Argia, 1964, dagonillak 9, 4 orr.).

3.* Nork lanik bikaiñena? Izan ere, euskera arlo utsean noski, Azkue'k

burutu zuen lanik bikaiñena. Zer askori ekin zion Lekeitio'ko

seme gaillen onek: aldizkari, iztegi, gramatika aundi ta txíker, morfoloji,

musika, irakurgai, ta beste; gure erriak zitun oitura, siñiskeri,

esakim, bertso ta jolas mordoak, berak jaso ta sailkatu zitun liburu ederretan.

L. Mitxelena'k onan : «Maizenik, gurasoengandik artu genituen

ondasunak bazterturik, letoizko bitxi politez apainduak genbiltzan, Azkue

paper-eske, lekuko-billa asi zan arte, erriz erri ta euskalkiz euskalki,

iri ta irixka urrutienetaraiño joaz. Eta etzituen orrenbestez aztu

zokoratuak zeuden liburu zaarrak. Banan-banan ikuskatu zituen gau

ta egun lekuko zintzo oiek, iñolazko aberastasunik, zaarrik naiz barririk,

gal etzedin. Berak egin zuen gure artean, itz batean esateko, Mistral'ek

okzitanoarentzat 1885-ean egin zuena eta baita ere, aal zitekean

neurrian, Akademiak gaztelaniarentzat 1726-37-ean bete zuen eginkizunan

(Z. A, 1964, dagoniliak 9, 4 orr.).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!