24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

—^Aurkari izateak ba-ditu bere alderdi onak: danari burua

makurtuaz, baietz esatea, ez da egoki. Aurkari porrokatua ge^

nuen Unamuno bilbotarra: uste bitxi, paradoxa ta gezur-antzez

betea iruditzen zaizkigu sarri aren i'datzi zorrotzak. Baiña mamian,

aurka egin naia, ezta besterik, ortik sortuaz gauza atsegingarri

asko. K. Bekas ere gisa ortakoa zan, eta ainbat gauza interesgarri

utzi zizkigun. Adiskideen arteko batzar bat, adibidez,

oiñarri arturik makiñatxo bat kopla eder osotu zitun. Fortabat

jauna, esate baterako, Arrangoitz'etik Sara'ra aldatua izan zan,

eta Bekas'ek onela kantatzen:

Apezpikuaren manuz etorri da Sararat

Denek maite, estimatzen dugun Murde Fortabat.

Hunen orde jinen ziren, bai naski, eta zenbat ! . . .

Batto behar eta nola hatzeman holakcbat?

Baita abesten ditu ango lagunak egin zizkien ikustaldiak

ere.

Nahiz itsaso hegia urrun dagon Saratik,

Fortabat ikusi gabe ez naiz egonen hatik!

Hunen ganat helduko naiz traba guzien gatik,

Behar badut ere salto egin Larrun puntatik!

Ez ditu gutxi taiu ontan ondutako koplak, goxo ta sarkor

noski.

—^Aldakerak —^varietés— ere ba-ditu, urlia ta sandiaren goratzarrez

egiñak. Urrengo aapaldi onek, oso-osoan margozten

du Bekas'en izakera: ez du bere bertsoz iñor zaurituko, ez saminduko;

bai, ordea, irri ona ezpan-ertzean loretu.

Beltza duk ankrea, bainan nihor ez du zikintzen;

Ene lumak du xixtatzen, ez du nihor larrutzen.

Ahul,,. salda, biperminak hori ez badu ontzen;

Ez-deus kopla, lurri ona ez badu merke saltzen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!