24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

zei, baita bear ere; eta ez luke neork naiko bere amaren altzoan

ikasitako era bazterrerat uztea, zokorat igortzea» (Euskera,

1922, 97 orr.).

Amaiuk'en itzali zan K. Goienetxe, 1925-4-29'ah.

(Ikus Euskal Esnalea, 1925, 98 orr.; N. Kortazar, Cien autores

vascos, 48 orr.; Auñamendi, Literatura, li, 304 orr.).

4.-FELIPE ETXEBARRIA HERNANDORENA

(1866-1942)

Beintza-Labaien'en jaio zan 1866-2-5'an. Beronen aita ere,

Alejandro, Beintza'koa zan, eta ama, Erasun'goa. Buenos Aires'era

aldatu zan gazte, ta an ikasi zuen eleiz karrera; an luzaro

xamar arima zaiñean ari izanik, bere jaioterrira itzuli zitzaigun.

Gaixotia zalako, «Argentina-enea» etxea jaso zuen emen, bere

bizitzako azken urteak nareago igarotzearren. Ementxe il zan

1942-3-8'an.

EUSKAL LANA.—Gauza bat maite dugunean, naiz-ta zoriak

iñarrosita arat-onat ibilli, ez dugu errez geure biotzetik astintzen.

Eziña dugu. Olako zerbait jazo zitzaion Etxebarria apaizari

ere: Argentina'ko eskualdeetan etzitzaion aztu bere mintzaira.

Eta berriz etxeratu zanean, idazteari ekin zion. Orrela erakusten

digu beiñik-bein.

Ona bere Uburu bat: Bisitac aldareco Sacramentu Santuari

gure Ama Birgina Mariari eta San Josen... (Tolosa, 1926).

Mugertza'ren irarkolan. Alfonso Maria Ligorio deunaren Bisitak

dira, euskeraz jarrita. Euskera ona du, ta bere erriko izkelgian

osotua dago.

380

(Ikus Auñamendi, Literatura, III, 235 orr.).

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!