24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eta Aita Jeronimo izlari ernearen goralpena onela dagi:

«Onen ezaugarria (beste askoren artean), boskarren arratsaldean,

parkaziñoeko berbaldiaren gueneruntz entzun ziran negar-zizpuru

zoliak, ulua ta zotin andiak, tantaka jausten zirean malko

samin ta goriak eta ikusi zirean betinguru gorrituak. Eta zelan

ez, edo nork, ez eban egingo Aita Jeronimoren eztarri-ots ta dei

ikaragarriak eta berba itzaltsuak entzun ezkero? Belarriak zarratu

eta biotza arri eta atxak baiño gogorrago eginda eukazanen

bat izan bearko eban» (Euskahale, 1897, 371 orr.).

Libururik ez zigun utzi, argitara emanik beintzat. Bai, ordea,

sermoe pillo galanta. Gure liburutegietako arasetan elizitzaldiakin

osoturiko esku idatzi mordoak daude, oraindik sailkatu

ta zenbatu gabe, batzuk izlariak berak bere kasa atera ta

idatziak, beste batzuk iñork eskuz idatziak; qrixegatik. ez duzu

askotan errez norenak diran jakiten. Askotxo dira A Jeronimo'renak.

Garai artako sermoiak sarri ordu betekoak izan oi

ziran, buruz ikasita esaten ziranak. Labur: XlX'garren gizaldi

azkenetako izlarien sermoe asko dituzu or-emen; baita A. Jeronimo'k

utziak ere, baiña sailkatu barik. Lan au norbaitek bere

bizkar-gaiñ artuko ba'lu, nolako mesedea egingo lukean!

6.-AITA JUAN ANTONINO URIBIARTE BISTEGI

(1860-1949)

«Arratia'n —diosku Atxiki'k— erritxo bat dozu. Goitik bera

Dima'k eta Orozko'k iruntsi bear dabela dirudi; aurrez-aur ta

atzez-atze or dabiz Zeanuri ta Arteaga zearka-zearka sartu bearrean.

Ona emen erri onen izena: Areatza-Billaro. Erritxo ontako

auzune Uribiarte'n jaio zan Aita Juan Antonino» (Karmen'go

Amaren Egutegia, 1952, 115 orr.). Ementxe munduratu

zan, ba, 1860-5-9'an.

4S

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!