24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Durango'n idatzia da, 1914-9-29'an. «JaungoÍko-Zale»-n,

«Euzkadi»-n, «Euskal Esnalea»-n, «Euskalerriaren Alde»-n eta

«Euzkerrea»-n idatzi zuen batez ere. 88 urtekin il zanean, lantxo

batzuk utzi zituen euskeraz ta erderaz.

(Ikus G. Garriga, Bol. Amer. E. V., 1961,i%6 orr.; J. San Martin,

Escritores euskéricos, Bilbao, 1968, 55 orr.; Jon Bilbao, Eusko Bibliographia,

1, 538 orr.; Auñamendi, Literatura, III, 358 orr.).

20.-JUAN BAUTISTA ARROSPIDE OMAGOXEASKOA

(1869-1952)

Muxika'ko osagille zenbait urte egin zituen gizaseme sotil

au Busturia'n jaio zitzaigun, San Kristobal auzoan, 1869-10-

7'an. Bere gurasoak: Jose Anjel, Busturikoa, ta Josefa, Kortezubikoa.

Aitaren aldeko aiton-amonak: Juan Jose Arrospide, Busturikoa,

ta Maria Josefa Gerekiz, Morgakoa; eta amaren aldekoak:

Juan Omagoxeaskoa ta Maria Sarrikolea, biak kortezubiarrak.

Mariano Amunategi prailleak bateatu zuen biaramonean.

Jesus Uruburu'k, Muxika'ko seme ta gaur Busturia'ko txaunburu

jaun danak, 1973-10-18'an bialdutako zeaztasunak dituzu

auek.

Gernika'tik urbil dagoen Muxika erritxoan egin zuen batez

ere osalaritza. Gernika'ko alaba zan Tiburtzia Basabe'kin ezkondu

zan. Nire Milla euskal olerki eder liburuak —baita San

Martin'en Escritores euskéricos'ek ere— gaizki dakar busturiar

onen bigarren abizena: «Basabe», bere emaztearena duzu. Ta

abizen au aitatu dugun ezkero, aipa dezagun emen orozbat Jon

Arrospide Basabe, Muxika'n jaioa ta Gernika'n, Madrid'en, Paris'en

eta Berlin'en sendakintza estudioak amaitu ondorean, Bilbao'n,

biriki ta biotzekiko berezitasunean batez ere, oso ospetsu

izan zana. Euskaitzale bizkorra gendun au ere, ta amaika joanetorri

egin zuen Bilbao'ko eleizetan euskal mezak jarri bear zirala-ta.

Gazterik alde egin zigun, tamalez.

ÍK

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!