24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

edo zazpigarren bertsuan. Zazpigarrena aspaldion emana zen,

ba eta hamekagarrena ere, eta bertsularisak amor ez eman nahi,

«komentuan sartuko dela, serora beharra dela» eta holako. Ibarrartek

ez zakien nola athera atheka hortatik; bet-betan oharturik

bertsularisak gerri nasaia zuela, edo norbaitek ohart-arazirik,

huna non andreai kobla hau botatzen dion burutik behera :

Komentuan sartzea zer chede saindua !

Hoberena golkian daukazu, gaichoa!

Hango borta hertsia da ontsa zaindua.

Birazka han sartzeko nun duzu gogoa?

Aldi hortan mututu omen zitzaion emaztekoa, jendea karkailaka

irriz ari zelarik, ethendua !»

Txantre sartu zanez gero, etzan plazetan agertu: Barnetxe

erretorrak galazi omen zion. Ala ere, «adixkideen artean, bazkaltierren

alegeratzeko, ala bataio ala ezkontza egunetan, ari

zen zonbait aldiz koblaka, arnoa lagun». Bere oskitegian ere

atsegin zuen kantaka aritzea, zarrak eta bereak ber-esan eta

abesturik.

BERTSO-LANA,—Ibarrart'ek bere bertsorik gorenenak, «astiz

cta asmuz, luma eskuan», etxean egiñak ditu, ez arnotegi, bigira

ta aurki-leku bazterretan. P. Lafitte'k 18 kanta eman zizkigun,

899 bertso guztira, titulu auekin: «Eliza besta», «Artzaintsa

mendian», «Aitak eman zerautan», «Itsua eta sastrea», «Michelengo

zubia», «Mendigaineko Mariaren Baigorriko chantreari»,

«Libertatearen amodioa», «Eskualdunak», «Eskual-Herria eta

Eskuara», «Aita zuhurra eta hirur semeak», «Udazkena», «Uso

saretan hatzemana», «Aitaso baten solasak bere ilobaso chumeari»,

«Eskualdun soldadoak», «Ikhazkin mendian», «Negua»,

«Eztei ederrak Eskual-Herrian», «Orgogozo jaim-anderei 1899ko

maiatzaren 30-ean».

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!