24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

TRUEBAJ ETxEGARAi.—íiarai artako euskaltzaierik geienakin

artu-emana izan zuen. ^H^isk^Hircia», {(Revista Euskara»,

«Euskalzale» eta «Ibaizabal» ziran orduko aldizkariak;

guztiotan idazten zuen Arrese'k. Eta oien artezkariak

ezagun eta maite zitun: Manterola, Arzak, M. Soroa,

Lopez-Alen, Artolatarrak, Azkue, Kirikiño, Txomin

Agirre, Kanpion... Menéndez y Pelayo'k ere iñoiz aguría

zuen eskutitz ederrez, baita Pardo Bazan andereiño idazleak

zorionak eman zizkion. Bidasoa'z andik ere ba-zuen adiskide

on euskaltzale jator bat: Duvoisin kapitaina. Ederki alkar

artzen zuten idazkiz, eta askotxo dira kapitainak Arrese'ri egindakoak.

Berak itzuli Utun prantsesera Arrese'ren olerki sarituak;

onela dio 1879-8-25'an izenpetutako idazki batean: «Guziagatik

zure eresia atera da mila kopiatan eta gero «La Semaine»

Baionakoan 1500 kopiatan, frantsesezko biurtzerakin batean».

Beste izkuntza askotara ere itzuli nai izan zuen Ama euskeriari

azken agurrak olerkia; ona bere itzak: «Nahi ginduke

ezarri elkarri bekoz beko Eskera, Española, Frantsesa eta Angelesa,

goan dadin Europa guziko gizon argituetara». Ta gerora,

iñun olerki gudurik bazan, beingoan iragarten zion, bertarako

zerbait idatzi zezan Arrese bizkorturik. 189ran, Ziburu'n

il zan Duvoisin kapitaina, ta Arrese'k, adiskide samur antzo,

amalauko gozo bat idatzi zuen aren azken-omenez.

1909-1-16'an il zan Arrese, 65 urtekin. Bertso bipil berotan

euskal erriari arnasa ematen lerrenak egin zitun oleskariaren

gomuta etzan bertatik griñik-ezaren zuloan erori. Aren poesilanak,

gaur ere, irakurriak dira. Omenaldiak, ordea, maiz izan

ditu; oietariko bat, euskal erriko idazlerik oberenak esku arturik,

1930'an, Otxandio'n bertan egin zitzaiona dugu.

ZERK EGIN ZUEN ARRESE EUSKAL OL ESKARI .—Lendik

ere esana gelditu da: erneretzigarren gizaldiaren erdirantza

ba-zan euskal lurrean liskar, azantz eta ezin-aiturik!

Ez zijoazten nasaiki Espaiña'ko barne-arazo ta auziak, eta pi-

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!