24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Anitzek uste dute eskuaraz untsa idazteko aski dutela hiztegietako

hitz guziak yakin gogoz eta apuñatik. Eta ez da batere

hala. Ene ustez bitzen ikastea bezain beharrezekoa da aditza eta

berboa, egindura, eta itzuliak eskualdunki ibiltzea, zeren eta

hitz batek, hitzaldi batean erran nahi duena, beste batean, bera

lekuz kanpo da, funtserik gabekoa.

Ikusbide anitz ezar nezazke, hemen, bainan irakurleak enea

ez diten herabez, ez ditut lerro hauk luzatu nahi edadura haundiskoa

emanik ene oharreri. Buru-austeak izan ditut zonbait

aldiz idazki batean hitzaldi bat ezin arras ulertuz, bere itzuliaren

ilundura ezin argitaratuz, xuxenki yakiteko zer erran nahi ote

zuen, eta ardurenik azti batek bezala bere mamia atera beharrez.

Hortakotz erran dezagun berriz ere, behin betikotz, baitezpadako

eta ezin utzizko beharra duela urte guziz iragaitea ahalden

epe luzena herri eskualdun huts batean, baserritarren solaseri

iarraikirik, eskuara garbi, trebe eta gurbil ikasi nahi duenak. Liburuen

ikasgaien eta errint-erakasleen ondotik hori behar lukete

egin guziek, urtean behin. Zer mirakuluzko oputzak, zer

mozkin nasaiak ez lezazkete bil! Uzta ederragorik ez dezakete

amestu.

Nihauri gertatu zautana erraiten dautzuet, irakurleak; eta

ene ikasbidea yarraikirik zihaurek, froga zinezkete nik erranak.

Eta lerro hoen ondotik erran behar dut aspaldian gogoan nuena

Indar gure adixkide idazleaz. Bere eskuara arras laket zait:

garbia, ernea eta bakuna, hian gisa goxokoa eta argia, nun mendiez

bi aldetako eskualdunek ulertzen ahal duten errexki, dremendenik

neketasunik gabe. Eta arrigarriago dena: eskuara ikasi

omen du, ez amaren besoetan, bainan mutiko tarrotua zelarik.

Ez daiteke sinets bere eleketa eta idazkieri oharturik, ez dela

harén sor-mintzoa. Barka nezazu, Irular, zure matelak gorriarazi

baditut izpiño bat; bainan egia erran behar da oroz gainetik,

lausenguak alde bat utzirik. Nolako aita, halako semea» (Prosistas

navarros, 93 orr.).

3S4

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!