24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Idazle ontaz au dio P. Lafitte'k: «Harispe olerkari jainkotia

izan zitzaigun : ugaria, noski, ta bere lanik bakaiñena Karmela

duzu».

(Ikus J. Vinson, Essai d'une Bibl. busque, II, 791 orr.: Philippe

Veyrin, Les Basques, Baiona, 1942, 218 orr.; P. Lafitte, Le Basque

et la littérature, 53 orr.; S. Onaindia, MEOE, 465 orr.; A. M. Labaien,

Teatro Euskaro II, 168 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 307

orrialde).

15.—JOSEP XORIBIT (. . . . . .-1922)

Azparne'ko seme. Larresoro'n egin zitun ikaskintzak. Maite

zuen leialtsuki bere lurraldea, ta sarri rnintzatu oi zan izlari lez

jendearen aurrean; baita idatzi ere, bere lapurtar izkeran.

1922'ko urtarrillean il zan, naikoa gazte.

Ezta, ez, burutu zuen euskal lana arbuiagarri. 1892'an, Xoribit'ek,

Arbelbide'k eta beste batzuk atera zuten Hazparneko

Kalbarioa deritzan liburua; 1913'an Biarritz'en eman zuen itzaldi

eder bat, La chansan basque gai zuelarik; urte berean, Baiona'ko

«Société des Amis des Arts» alkartean beste bat (RIEV,

1913, 1 orr.). Diputadua ere izan zan.

«Gure Herria» (1921) sortu zanean, berak idazten digu lenengo

agurra. Ez da luzea ta, ona osorik:

«Zuen ganat heltzean, irakurtzaile maiteak, iduritu zait

agur bakhar bat etzela aski. Hartakotz, koplariaren gogoari jarraikiz,

diotzuet: «Agur, jaunak, jaunak agur, agur t'erdi». Bainan

zer derasat? Huna nun nere agur hau bertze baten gapeluaz

emaiten dautzuedan. Zeren Gure Herria da zueganatzen dena,

eta hura da zueri mintzo. Zer da Gure Herria?.. . beira berari.

Zer nahi othe du?. . . Gazte batzuen gogotik atheratu aginbide

egiazko bat bethe eskualdunen arima zaharra bethi egon dadin

phizturik. Arima hura da gure arrazako lehen haurraren

ohakoa bizitu duena, eta gar saindu batez berotu duena. Eta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!