24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Amabost atal dauzka idaztiak. Ona: 1) Gure mendi ta oianak;

2) Arbolak etsai asko ditu; 3) Nola zugaitz-zaletugizona?;

4) Zuaitza ain bearrekoa ba'da, zer zuaitz-mota erabilli bear

da?; 5) Piñua. Lerra (Erretxindunak); 6) Piñuaren gaitzak;

7) Sekuoia-zugaitzak; 8) Pedro Ziga zanaren Bertiz'ko etxaldea;

9) Nekazarien nagusi-maizter arteko ezda-baida zuatzari begiratuta;

10) Erri-gizonai zerbait esan nai; 11) Artzaiakin itzaspertu

bat; 12) Auntzak eta basoak; 13) Zotz eta abar; 14)

Azitegi-muntegiak nola eratu?; 15) Irakurleari azken agurra.

Jakingarri-) akingarriak dira atalok, onentzat naiz arentzat.

Ederki sailkatu ditu gaiñera gauzak: atsegiñez irakurten da liburua,

asi ta amaitu. «Ibillaldi gozo ta atsegiñak egin ditugu

—diosku egileak—. Bai zuaitz ederrak ikusi ere. Ederrak benetan

Leitza'ko gaztain eta izaiak; Lekeitio'ko aritz eta «insignis

amona»; Tolosa'ko zedro ta Lawson zipresa; Albiztur,

Ataun da Lizartza'ko pagoak; Arama'ko zuaizti gazte-lirañak;

Ondarroa'ko «insignis» saill bikañenetakoa; Bertiz'go Ziga jauna

zanaren etxalde zoragarria. Ogia, ura ta sua eskeintzen dizkigute.

Ez al da ala? Baita, edertasuna, alaitasuna, pakea ta osasuna

ere» (Loe. cit, 153 orr.).

Euskera garbi ederra darabil, utsik ezagutzen eztuna, itzez

zein joskeraz. A M. Labaien'ek: «Euskera jori ta errikoian

idazten du; erabat argi ta aratza». Ona zatitxo bat:

«Len zuaitzik batere ez dagon lur soil eta leorrean aritz

landarea alperrik bezela aldatuko dezu. Aritz ta naiz pagoak

lur leor eta soiUik ez du nai. Landare oiek biak lenengo urtetan

beintzat babesa nai dute. Lendik zuaitz zarrak izanda ere babes

pixka bat egiteko gaitz erdi. Bestela kaxkabetx txoriari eusteko

aña ere nekez egingo zaizkitzu. Izatekotan errekondotan edo lur

eze ta gizenetan etorri liteke beste babesik gabe.

Aritz edo pago zalea bazera, lenago esan zaizu. Piñuarekin

asi. Piñuaren babesean aritza naiz pagoa etorriko zaizu. Ugari

antzean bada, bi illara piñu ta iUara bat aritza edo pagoa; ta

orduan zure asmoak or nunbait beteko dituzu.

2K

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!