24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Eta azkenez, Begoña'n bertan il zan 1966-7-ll'an, 92 urte

zitula. Goizean il zan, eta arratsaldean, ixil-ixillik, lurra eman

zioten bere gorpuari Derio'ko iltegian. An datza, gorputzez,

Zirilo Arzubiaga, «jaun agurgarria, euskal arloetako langille gogatsu

ta ezin aspertua»; aren arimak, ordea, artua du aspalditik

Goikoak guzuontzat gertu daukan betiko argiaren atsedena.

IDAZLE.—Liburu bezela argitaratutako lan jatorrik etzigun

utzi On Zirilo otxandiotarrak; ia etzuen ortarako astirik ere

izan. Baiña euskal idazle ona zan. Ederto zekien euslzeraz, bere

sorterriko ibar zabalean ikasita. Eliz-gizon egin ordukoxe, oraindik

ikasle zala, asi zan «Euskalzale»-n idazten: 1897'garren urtekoa

da bere lenengo lana.

Ba-dute piñermiña aren lumak ustu zizkigun izkirimiri, olerki,

ipui, albiste ta besteak. «Arzubiaga», «Otzandio», ta alakoak

beintzat erabilli zitun bere lanak izenpetzeko. Olerkari lez

ere agertzen zaigu, ta ez txepetx gisako alegia, Arrese-Beitia

bere erkidearen arnasaz baizik. «Mariari bere sorkunde garbian»

deritzaionean, ona noia asten dan:

Amaitua da gaua ta Febok

buztartu dituz zaldiak,

abietan da bere burdian

ia igo dituz mendial^;

arro panparroi a ikustean

zabaltzen txipart argiak,

dakust benetan gaur dakazala

barri on ta pozgarriak.

Amabi aapaldi ditu neurtitz onek, eta danak borobildu zitun

ederki, olako beaztopo ta eragozpen aundi gaberikan. (Euskalzale,

1898, 387 orr.).

T55

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!