24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

gabe; ta ezin joan diranak, belaunikaturik otoitzen bat egingo

dute gaxo dagoanaren alde, ta lanean geldituko dira.

Eriaren etxera iristean, giz-emakume batzuek sotoan egongo

dira, guztiak argi bana eskuan dutela, ta ango garbitasun eta

begirapena ere ikusgarrialz dira. Alde batera sagardo-upela, auts

eta armearma sareak kendu berriak; bestera ganbelak, belarrez

beteak; biyen tartean lurra, garbi garbia. Abere guztiak zerbait

jaten, Jaungoikoa etxean dagoan bitartean marruak eta kurrinkak

egin ez ditzaten. Etxeko atean egon oí dan zakurra, aundia

ta ikaragarria, mutil mardul-indartsu batek dauka, lepotik elduta,

okuillu baztarrean, saunlzarik egin ez dezan.

Gora igo ta, oe batean eria, maindira ta buruko zorroak

garbi txukunak dituala. Ondoan mai bat, eliz-mai zapi zuri batez

estalita, bear diran guztiak gañean dauzkala, guztia apain

eta ondo. Zorionez, Jaungoikoari dagokiona ondo ikasia daukate,

ta aldi oietan barrengo sinismen eta asmo onak oso erraz agertzen

dira. Zergatik au miñez daudenean? Osasun garaiean

eliz-gauzak zintzo ta ondo egiten dituztelako; ta urruti bizi badira

ere, Meza, Aitorpen eta Jaun'artzerako alde-alde bizi diranak

bañon obeto moldatzen,diralako. Au, bai, egi ederra!

Orain galdetzen det: Akatsak edo oitura onak? Agur-saiUa

(Errosarioa) basetxetan bañon obeto non? Eta gañerako oitura

onak? Baserritar guztiak abetan irautea Jaungoikoari nai dakiola!

Oitura oiek galtzen badituzte (galtzen baditugu), guztia

galduta dago» (Loretegi berria, 365 orr.).

IRITZIAK.—1922'an^ «Lore usaidun mamitsuak» agertu zanean,

Argia'k, Donosti'ko euskal asterokoak, onela goraldu zuen:

«Ze usai gozo, atseginkor ta asegarria, lore oiek ematen dutena!

Ta ze irakurgai eztitsu, xamur ta mamitsuak I Dakarren euskera

ere egokiagoa ezin izan ditekena da: argi ta garbi idatzia».

Azkue'k itzaurrean : «Izen politagorik, zein? Baina izana

ezta atzera gelditzen. Azala edo estalkia eztakit nolakoa yarriko

dion; mamiña, barrena, ederra du beintzat».

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!