24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

9.-JUAN IZURRATEGI ETA BERROSTEGIETA

(1863-1938)

Beiñola, 1923'an5 idazld saila ateratzeko asmoa artu zuen Izurrategi

apaizak, eta liburu orren Irakurleari deritzan aurre-itzetan,

onela idazten zuen Ariño'tar Joseba lekaideak: «Benetan

asmo bikain da argia sortu eban nire aspaldiko irakasle jakintsu

ta adixkide on Izurrategi'tar Jon jaunak! Eta zelan jantzi ta

atondu dauan bere biotz euzkotar jatorran erne yakon gogai

eder ori, euzkaidunoi atsegin gozua argitaratuaz emoteko.. . !».

NOR ZAN.—Bilbao'n jaio zan Izurrategi, 1863-8-22'an, eta

egun onetan bertan bataiatu zuten San Anton elizan. Bere gurasoak:

Martin, Ondarruko semea, ta Isidora, Elgoibar'ko alaba,

orduan Bilbao'n bizi ziranak.

Izurrategi'k merezi du leku egoki bat gure literaturan. Itzez

ez-ezik, idatziz ere agertu zuen, eta zabaldu euskal errian, Kristoren

itza. Azbue'k zirikatuta edo, asi zan idazten. «Euskalzale»-n

agertzen dira Izurrategi'ren lenengo idazlanak, eta «neure

adisidde ta ikaslagun biotz-biotzekoa» deitzen dio lekeitiarrari.

Ikaskide ta adiskide miñak ziran biok, eta Azkue'k eskatuta asi

zan, itxura dabez, idazten. Gorliz'en zegoen arimazai, ta karta

antzera idazten zuen, ango izparrik irtenenak biaíduaz.

Euskaí-lera umetatik zerabillen antza izate barruan. Orixe

zalata, naikoa jasan bear izan zuen bizitza osoan. Euskera galduaz

zijoan itxas egal artan, eta au ezin zuen irentsi. «Elizgizon

nazan aldetik —idazten du- , alegiñik asko egiten dot geure

euskera zarra, gozo, kutun da maitea zabalduteko; baiña eskola-maixuak

eta gurasoak lagunduten ezpadeuste, zer egin daiket?

Gurasoak euren etxeetan erderaz berba egiten dabe, umetxuak

eskolan eta eskolatik kanpora, euren jolasetan beste ainbeste

egiten dabe, eta lurperaturik geratuten dira gure alegin

eta indar guztiak» (Euskalzale, 1898, 39 orr.).

"59

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!