24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskera arloan, aldiz, garai aretan asi zan ikasten. Órtarakoan,

euskaldun berriak egin oi dutenez, elizti-gramatika ta iztegi

bitxi batzuk esku arteratu zitun: Van Eys olandar euskerazalearen

«Dictionaire basque-fran9aise» ta «Grammaire de la

Eangue basque», Azkue'k ere geroago naikoa erabilliak, eta

abar. Amazazpi urte zeuzkan. Urrengo urtean il zitzaizkion aita

ta anai bat. Sistada ederra aren biotz aularentzat.

Orrek eraginda edo, Barzelona'ra zuzendu zan bere ama ta

anai Koldobika'rekin, eta ango Ikasgu nagusian osatu zuen 1883-

84'garreneko ikas-urtea, Pilosofiari ta Lege-jakintzari ta Eleríiari

buruzko gai-oiñarriak ikasirik. Bitartean baita euskerari ere

ekin zion jo ta ke, Kanpion'en ((Gramática Bascongada de los

cuatro dialectos literarios del Euskera» atera berri zanarekin

oraingoan. Eta 1885'an, naiz-ta iru urte geroago argitara emana

izan, ((Gramática Elemental del Euskera Bizkaino», 200 orrialdeko

liburua idatzi zuen. Ogei urteko zala, gogotsu lan egin

zuen Balentin Berriotxoa ziñoparen gorpuzkondoak artzeko elizkizunak

gertu ta apaintzen. Urte berean, au da, 1886'an argitaldu

zuen bere lenengo idazlana (Euskal-Erria, 1886-10-30'an,

361 orr.) ere, Euskaitzaindia sortzeko asmo-lana alegia. 1887'an,

beste zer askoren artean, ((Etimologías euskéricas» osatu zuen,

eta inguru ontan agertzen du Sabin'ek bere ikurra, azken-aldean

au bait du jartzen: «G. E. T. E. J.». AU da: «Geu Euzkadi'rentzat

eta Euzkadi Jaun-Goikuarentzat». Urte ontan il

zitzaion ama, ta ikasketak etenik, Abando'ra etorri zan.

Ondorengo urteetan, il arte guztian, lan ikaragarria burutu

zuen. Lumaz eta mingaiñez. Geroxeago aitatuko ditugun idazlanak

albora itxita ere, ba-zuen gizaseme esnale ark zeri oratu.

Goraka bearrez erauzia zan irrintziña, ta 1893-6-3'an batez ere,

Earrazabal baserrian itzaidian adierazi zituen argi ta garbi bere

asmoak, eta xede auek aurrera ateratzeko «Bizkaitarra» sortu

zuen. Latz eta gogor dagerkigu Arana, euskal kontzientzia es-

«a

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!