24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Lenengo aldiz emon deuskuzu bendeziñoa,

Jaungoiko aundi itzaltsuaren izenean,

irudituaz ostarku eder zu ziñeala,

bere su eta gure erruen bitartean;

lenengo aldiz baita eskiñi bake dontsua,

zorionakaz lurrean bizi gu gaitean,

urte askotan egin daizula beste ainbeste

lotatik zoli goiz guztietan jagitean.

Onelaxe, aundikiro, neurtitz sail ederra abestuaz, poza ta

mesede erreka opa dizkio Kristo'gandik, beretzat eta bere erriarentzat

(Ikus Euskalzale, 1899, 187 orr.).

Arimazai arloari loturik, Karrantza baillaran bi urte egin

zituen aurretik, San Esteban deitu errixkan. Beste urte pare bat

bezela egon zan gero Orozko'ko San Martin eleizan. 1903'tik

aurrera, Zornotza'n bizi izan zan gerraidirarte (1936), emengo

parrokiko eginkizunetan batez ere.

1912'an —esango dugu- alkarte bat sortua izan zan Bizkai'ko

abadeen artean-eta : «Jaungoiko-zale» bazkuna. Kardaberatz

zanaren esana artu zuten ikurrintzat. «Euskerak burua

jasotea, Jainkoak nai du». Bai, Jainkoaren naia da euskaldunai

euskeraz mintzatzea, naiz eleizan naiz errian zer irakurri ematea.

Bazkune onek ba-zuen izen bereko aldizkaria ere: «Jaungoiko-zale»

iilorokoa. Ta bion idazkari Zirilo Arzubiaga izan

zitzaizun. Zornotza'n bere etxetik makiñatxo bat orri ta liburu

argitaratu zitun euskaldunen artean zabaldu zitzaten. Gabirel

Manterola, J. O. Eguzkitza ta J. G. Ibargutxi zituen batez ere

laguntzaille bizkor. «Jaungoiko-Zale»-k aldizkari bezela 1912'tik

1932'rarte iraun zuen, urte onetan «Ekin' izenarekin asteroko

biurtu ta 1936'rarte gisa ortan jarraiturik.

Berak gertatzen zitun gaiñera umetxoen dotriña-sariketak

ere. «Erririk-erri, olako egunak atontzea zan Zirilo'k gogotsuen

egiten eban lana —diosku Amuxalde'k—. Olako ume-jaialdi baten,

umeen artean, dana poz eztitan aurkitu zan Arratiako erri

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!