24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

aurrera, Zubero aldean eman zituen aldikada batzuk zirala-ta,

euskal gaiez axolatzen asi zan, geroztik gure aditz arrigarriari

buruz naikoa idatziz ere emanaz.

J. Urkixo'ren esatez, Saroihandi etzitzaigun sekula ere euskalari

aundia izatera eldu ta aren baipenak sarri airera artu

bear ba'ditugu ere, ba-zuen ark zer askotan zentzuna, jakitatea.

Etzuen betarik izan euskeraz ta onen zirkin-zulo guztiekin bear

bezela jabetu al izateko. Ez da asko, beraz, orrela gertatzea.

Egia aitortzeko, alere askotxok uste duen baiño lan bikaiñagoa

egin zigun euskal barrutian. Euskal aditza errotik ikastean,

onek ba-zeukala uste zuen bere jokoan antziñako forma

edo era artzaillerik ere.

Idatz-lanetan, berriz, Oñati'ko Batzar nausira artikulu sakon

bat igorri zuen, eta Gernika'n, 1922'anj berberak irakurri zuen

Oihenart'ez osoturiko lana, zati bat beintzat RIEV (1922) agerkarian

ere eman zuena. Agerkari ontan ba-ditu beste lan batzuk

oraindik, 1920, 1924 ta 1925'an bereziki.

Zubero antzerki-pastural bat ere argitaldu zuen: La Pastorale

de Roland (Baiona, 1929).

(Ikus R. Gallop, Los Vascos, 1955, 237 orr.; L. Villasante, HLV,

408 orr.).

20.—^ETIENNE DECREPT (1868-1938)

Baiona'n sortu zitzaigun 1868-11-1'an. Paris'en ikasi zuen

Apain-Ertiak —Arts Decoratives- dalako Ikasguan. Apainmargolari

izan zan bere aita bezelaxe, eliza askotan margogintzan

jardunik. I900'an, aita il zitzaionean, Lapurdi'ra biurtu

zan.

Euskaltzale gori, urte-pilloan bera izan zan «Eskualzaleen

Eiltzare»-ko buruzagi. Bidarte'n itzali zan, 1938-5-8'an.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!