24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

BIZITZ-APURHAK.—Lekeitio'n jaio zan A. Kandido, 1867-

10-3'an. Beronen gurasoak: Pedro Migel Basabe Agirre ta Mari

Krutz Erretolaza Aberasturi, biok lekeitiarrak. Aitor dezagun

emen: Lekeitio ta inguruak, ur ta lur ospetsu izan direan gizaseme

askoren seaska izan ditugu. Bakoitzari berea.

Nolakoa izan ote zan A Kandido seta ta menduz? Lekeitiar

onen bizitza ta euskal lanak mamin aztertu zizkigun E. Erkiaga'k

onela dio: «Urduria ta eragiña, argia ta bizkorra izan zan

bere bizitza osoan Aita Kandido». Eta gaztetako zeinbat zertzelada

ere aitatzen ditu: «Sendi apaleko seme, dirudianez, mutiko

zala an inguruan dagoan Olaldeko fabrikan ibilli ei zan.

Txori-zale itsua zan, eta baso ta txaraketan eta mendi-bízkarretan

ba-ekian arek nun egozan txori-lekurik egokienak. Amaika

bidar ekin eutsen orretan, eta baita arraiñetan bere, gure Kandido-k

eta gure R. M. Azkue'k, errikide ta txikitako lagunak.

Ondo ekien mutil sostor aek Oleta, aingirak artzeko toki aukerakoa

zana, an zubipean-eta! w.

Amalau bat urte zitula, Jaunaren deiari erantzunik, elizgauzak

ikasten asi zan: gramatika ta latin Lekeitio'n bertan ikasi

zitun Uribarrendarrak sortu zuten eskolan. Filosofi Gazteiz'en

eman zuen, ango apaiz-mintegian. Ogei ta iru urtekin, ots, 1891-

7-27'an, Loiola'n sartu zan jesuita, Teoloji-ikasketak, Aita Txopitea

aulestiarra maixu zuela, Salamanl^a'n egiñik. Azkenez, Filosofi-Teoloji-gaiak

sakonagotuaz, Doctor titulua iritxi zuen jakintzazko

arlo bi oietan. Aita Ogara-ta izan zituen ikaskide. Guenean,

1901-7-30'an, mezadun egin zuen Oña'n, Burgos'ko kardenal

gongotzai zan Gregorio Mari Agirre euskaldunak.

Arrezkerokoan, «aren zeregiñik arduratsuena arimak bide

oneratzen ekitea izan zan; aren lanik beiñena ta bikaiñena, izlarikuntza».

Salamanka, Oña, Loiola, .Gazteiz, Burgos, Karrion..

. egon zan ikastetxe guztietan arima-arduraz lilluratuta

zebilkigun beti. Euskeraz ta erderaz ari zan, jo ta ke. Egotaldirik

luzeena, egia esateko. Durango'n Josulagunen etxean, Gogo

Iñarkunak emateko ta egiteko eregi zan etxean egin zigun.

124

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!