24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

2) Aitortu egin bear!, edo Guraso baten estuasunak !

(Ibaizabal, 1902). Komeri polita. Ekintza bakarra du, ta amairu

irudi. J. M. Mokoroa'k: «Damuba garaiz»-en eta «Aitortu egin

bear» izeneko bigarren teatru lanean ikusten da garbi, zer tajuzko

gizona zan, zentzuz, biotzez eta gogo-giroz: burutik beatzetarañoko

kristau-euskaldun jatorra. Gizarteko joan-etorrietan,

ezagutu zuten guztiak ao batez esango lizuteke nik baño obetoago,

gure aitaren ondoan erzala arpegi goibelik iñon-asko

ikusiko: ain zan iztun egokia, esale argi ta atsegiña, goieneko

naiz beeneko maillakoekin noiz-nola jarduteko doai bereziduna»

(Eskutitx batean).

Ederki moldatzen ditu gaiak. Eta «Euskalzale»-n bakarrik,

«Euskal-Erria»-n eta «Ibaizabal»-en argitara zitunak aitatu ez

arren ere, 1898'garren urtean 36 lan ditu berak, eta 1899'garrenean,

beste 30 bai beintzat. Bizi-bearrak nola muskiltzen

ditun sarri gaitasunik bikaiñenak.

KOPLARI.—Itz-neurtuz ere idatzi al zigun? Bai, ta ez gutxi!

Aitaturiko aldizkarietan dauzkazu mordoka. Jario aundiko euskera

du kopletan ere. Sakon eta giarrak dituzu aren oldozkunak,

ideial^; esan nai duena garden esaten dizu, iguiñik gabe ulertzeko

gisan. Gorputz-bizia eman zion ama ederki goresten du,

eta sendikoak eta erritarrak; eta euskal oitura zarrak. Irakur

Oitura zarrak piztu deitzen duenetik iru ahapaldiok:

Euskal-izkuntza maitea,

daukagu zauriz betea,

seme doillorrak nai dutelako

Ama lurpean sartzea.

Ama laztana, Ama biguña,

Ama erru gabekoa !

Zure bularra edandakoak

kendu naiean lepoa.. .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!