24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ik zeuden liburuak berriro argitara ateratzea, batzuk iñoiz irarri

gabeak eta beste batzuk auts-artean umeiduta zeudenak. Batzuk

banazean atera zitun, liburu bezela, ta beste batzuk RIEV

aldizkariaren orriaideetan. Ona sailtxo bat :

1) Obras Vascongadas del Doctor labortano Joanes d'Etcheberry

(Paris, 1907). Billaketa leratsuan zebiliela—esan dugu-

Zarautz'en aurkitu zitun saratar idazle azkarraren eskuidatziak.

Ale ederra, oso txukun irarrita.

2) . RIEV aldizkarian eman zituen auek beintzat: Axular'en

Gero; Beñat Etxepare'ren Linguae Vasconum primitiae; A.

Oihenart'en olerki ta esanak; Zubero'ko seme Tartas'en Onsa

hilceco bidia-y Los Refranes y Sentencias de 1596 dalakoa; Zalgiz'en

errefrauak; Aita Añibarro'k bizkaieraz ipiñi zuen Gueroco

Güero; A. Juan M. Zabala'ren Alegiak; Grazian Adema'ren

olerkiak; Txomin Agirre'ren Garoa, ta abar. Argitalpen

auek txit garbiak dituzu, egillearen lana ematen dizu ezertan

ere ikuturik egin gabe. Ontan omengarri dira euskal zelaian

etengabe lan egin zuten J. Urkixo ta R. M. Azkue, eta gaur ere

ortan ari zaigun J.. M. Barandiaran ataundar jakintsua.

3) Los Refranes de Garibay (Donostia, 1919). Titulu onekin:

«Refranero vasco», lenengo alea.

4) Un juicio sujeto a revisión. Menendez Pelayo y los Caballeritos

de Azcoitia (Donosti, 1925). Santandertar jakintsuak

Voltaire zaletzat jo zitun, bere Heterodoxos deitu liburuan,

Peñaflorida ta bere lagunak; liburu edo iritzi orren aurka idatzi

zuen J. Urkixo'k.

5) Beste ainitz lan, lendabizi RIEV'en atera ta gero separata

bezela emanak: Ibarguen-Katxopin'en Kronika, Lelo'ren

kanta ta besteak.

Langille alazokoa dudarik gabe, ta txalogarria dugu naiz

lingvástika ta bibliografi aldetik, naiz eia kondaira ta gizarte aldetik

begiz jo, euskai gaiai ekarri zien onuragatik.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!