24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

103-109, 226-233, 396-400. Zazpi zatitan banandurik datoz:

I Eskual Herriko Eliza Bestak (83-90); II Pilotariak (90-94);

111 Cantiques sur le catéchisme (203-213); IV Cantiques (284-

296, 410-420, 602-610); V Pables (757-775); VI Autres poesies

profanes (1909; 103-109, 226-283); VII Chants patriotiques

(396-400).

Lenengo sailla duzu ugariena. T a ditekena da, ederkien egiñak

izatea ere, bulkoz ta gogaiz bikain ornitu ta beteak. Elizkantak

irutan zatitu ditzakegu: Santuen omenezkoak: bere sorterriko

zaindari Petiri donea, Atarratzeko zaindari Lutzi, Zubero'n

guztiz ospetsu dan Garazi donea, San Josepe, Salle'tar Juan

Bautista, Asis'ko Frantzisko deuna, San Bernardo ta abar goratzarrez

abesten ditu, Ungria'ko Santa Hsabel'en bizitza ta beste

batzuk ere maixuki goresten ditu. Baita Jainkoa ere, ta Irutasun

santua ta aingeruak, eta Kristo gizon egiña ta Andre Maria,

ta izadia.. . Lafontain'en erara biribilduriko alegi sailla, ederra

duzu benetan. Zernaitakoetan, berriz, anitz motako lanak dauzkazu:

orain Ameriketara doan euskaldunari jipoia berotzen dio,

nekazaritzaren atsegiña txalotzen du ondoren. Amaxo deritzaiona

edozein antolojitan agertzeko aiñakoa zaigu. Ameriketara

bidean (1854), Bettiñsantz (1975) ta Biba Errepyhlika (1876),

sátira zorrotza orduko errepublika zaleen aurka, poesi-batzaldietara

aurkeztuak dira. Azkenengo augatik, maikoak, naiz eta ederki

osotua zala ezagutu, etzioten saririk eman, ausartegia zalako.

I

Aberri-kanten artean daude euskal lurra ta gauzak goresteko

egiñak. Auetarik nabariena auxe duzu: Zazpi Eshualherñek,

euskal batzarretan oiukatzeko egiña; 1882-7-21'an abestu zan

lendabizi, Donibane-Lohitzune'ko euskal jaietan. Ona errepika

ta bi aapaldi aurrenak:

Zazpi Eskual-herriek bat egin dezaguii,

Guziak bethi, bethi, gauden gu Eskualdun.. .

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!