24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Bereak ditu antzerki auek: 1) Legorreko arrantzalia (Donostia,

1898). 44 orrialde. Jostirudia, bakar eta bi zati atal berean,

bigarren aldeera Zestua'n irabazitakoa; 2) Bixente (Donostia,

1901). 52 orrialde. Jostirudia bi egintzetan; 3) Xabiroya(Donostia,

1903). 40 orrialde. Jostirudia, jardun batean; itz neurtu

ta itz laburrean dago. Oñati'ko euskal jaietan sartitua. Eta bakar

izketa auek: 1) Praixku (Donostia, 1902). 2) Pello kirten

(Donostia, 1906); 3) Motxa erriyan (Euskal-Erria, 1913), Elgoibar'ko

euskal jaietan (1907) sariztatua; 4) Joxepa ta Bittori

(Euskal-Erria, 1909, 166 orr.); 5) Maria Iñaxe nerea (Euskal-

Erria, 1912).

Onez ostean, kontu, izkirimiri ta ateraldi zorrotz ontzaille

bezela ere omen aundia irabazi zuen; arte-gaietan aitua genduan,

eta olako zerbait zan tokian, an zegoen Artola ere. «Euskal Esnalea»-k

bein (1921) omenaldi ederra egin zion Donostia'n.

(Ikus Euskal Esnalea, 1921, 117 orr.; S. Onaindia, MEOE, 353

orr.; L. Villasante, HLV, 441 orr.; Auspoa, 4'garren zenbakia; G.

Garriga, Bol. Amer. E. V., 1961, 188 orr.; A. M. Labaien, Teatro

Euskara, I, 42-45 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 407 orr.; Jon Bilbao,

Eusko Bibliographia, 341 orr.).

24.-ROSARIO ARTOLA ELIZETXEA (. ..1896...)

Dakigunez, Pepe Artola'ren arreba ta Ramon Artola Larrañaga

koplari j orlaren alaba dugu emakume euskal idazle argi

au. Sendi osoa gendun, eskierki, bame-muiñeko olerki-senaz

oartzen ziranak.

Aita ta nebaren jitari jarraituaz, 1887'tik lez asi zan idazten,

bere bizitzan ainbat olerkitxo txanbilen buruturik. Goxo ta bizi

adierazten dizkigu beti bere sentipenak. Irakur 1889'garren urteko

otsaillean mamitu zuen Nere guitar-choari deritzaiona:

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!