24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

-Ortarako gai izan arren, ez dakigu iñoiz bertsolaritzan

jardun zuenik. Bertsolariak zirikatzen, eratzen eia

aupatzen, ordea, maiz ibilli zitzaizun. Bertsorik naiko idatzi ere

egin zigun. Euzkeltzale-Bazkunak argitaldutako kanta-liburuetako

kopla asko Kirikiño'k 'arteztu ta eraturik argitaldu ziran;

ona batzuk: «Lora polita ontzijan», «Eñe aberri polit ederra»,

«Aitonaren esana», «Jagi, jagi!», «Zetara ator ona?», «Ama

zeu barik larri», «Anton Aizkorri», «Abestu biar dogu», «Gertu

gagoz», «Negarrez ikusten zaut», «Deun-jonaz», «Oi txori polita»,

«Mendijan axia», «Len baño len itxartu zaiz»... Abesti

xamur auetan utzi zigun, dardarti, bere poeta gogoa, su ta gar.

Santa Ageda kantak, gaur ere, entzute aundikoak. Beren

izki ta letrea, orraitio, ezta ain goxoa, maiz baldar merkatza baizik.

Kirikiño'renak dira aapaldi auek, aspaiditik abestu izan

diranak:

Aintzaldu daigun Agate Deuna,

bijar da ba, Deun Agate.

Etxe onetan zorijon utsa

betiko euko al dabe...

1909'an peregriñazio eder bat egin zan Euskaierritik Lourdes'era.

Ona emen, andik alde egikeran, Andre Maria'ri abestu

zioten kanta, Kirikiño'k osotua: «Agur, Josu'ren Ama.. .»

Olerkari zelaian sari batzuk ere etxeratu zitun. 1901-8-

26'an, Bilbao'n euskal jaietako Lore-Jokuak ospatu ziran; poesi

saillean Pides gaiatzaz Bustintza'rena izan zan saria jaso zuena:

Migel Unamuno izan zan olerki-batzaldi artako artezle.

Beste bein ere Gure Herria'k (1924) kopla-sariketa bat eratu

zuen, lau sailletan banandurik: 1) Olerki arin laburrak; 2) kopla

batzuk euskaldunen oitura ta jokoz; 3) Euskaierria ta euskera

berariz goresten dituzten olerldak, eta 4) Jainkoaz eea Andre

Maria'z. Maruri'k, Sagartzazu'k, Enbeita'k eta Garbizu'k

jaso zituzten sariak. Kirikiño'k ere berea bialdu zuen, eta Gure

12C

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!