24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

zunean: «Zerura noa esanez utzi gaituzu, ordua iritxi zaizunean.

Burutua zenduan zere eginkizun lurrekoa, eta lasa zeunden aspaididanik,

deiaren zai. Or joan zatzazkigu begietatik, zere bizitza

ederraren saria jasotzera. Ain gogo barrendik maite izan

dezun Jainko Aundia, bera izango dezu Azkengabeko Sari. Aoa

beteko kristau jator, fede sendokoa, otoitz-gilie asper-eziña, edozeiñi

on eiteko noiznai. prest ziñana; zenbat ikaspide eder eman

ote diezu, ezagutu zaituzten guziai, zere denboran! Zenbat anima

arki ote da, zuri eskarrak, zeruan! Zure bizitz-eriotzen erraiñuak

argi egiñik, zere pausoen ondotik jarrai gakizkizula munduan

maite izan zaitugunok. Zeruan berriz ikusi arte!» Garai

artako beste euskal idazle askogatik ere, orobat esan dezakegu.

EUSKERAZKO LAÍÍAK!—-^Euskalzale» aldizkariaren orrialdeetan

B. Mokoroa'ren zenbait idatzi agertzen dira, ipuiak, irakurgaiak,

ele-meleak, olerkiak eta lan itzai aundikoa!?. 1898-

1899'anj batez ere, guztiz langille dabilkigu euskera arloan. Geroztik

berdin, naiz-ta ainbesterik ez, idatzi zuen or-emen, teatru-lanak

bereziki. Ona garaienak:

1) Damuba... garaiz (Tolosa, 1897). 37 orrialde. 1897'ko

uztailiean, 3'tik 7'ra, euskal jaiak ospatu ziran Oiartzun'en;

ba-ziran indar-neurtzeak ere idazleentzat, musikalarientzat eta

bertsolarientzat, Donostia'ko Euskal-itz jostaldien Batzarreak

Aldundiaren gurariz eta babesez jarrita. Egitarauak, 6'garren

puntúan, onela zion:. «.Eun pezetako sari bat eta bitezarra, jostairuditar

moldaerik onena, itz-neurtu edo larrietan eta Gipuzkoako

euskal izkeran egiten duenari, gaia izan litekela ala negargarri

nola pozgarri motakoa». B. Mokoroa'k jaso zuen sari

au. 1909-12-21'an antzeztu zan lenengo aldiz Donostia'ko teatru

printzipalean. Eta bere seme Justomari'k au: «Garai artan,

etzan orain bezelako gauzarik bialtzen sari-billa 1 Ori ere aitortu

bear degu... Ordun ezagutzera eman zuan bere izena Gipuzkoan;

eta ori dala bide dei egin zion Azkuek ere bere ondora».

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!