24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

nairik? Gure euskerak ditun izkelgi-berezitasunak, anpulu baten

eragiñez irabiatzen diran barazki antzera, nastu ta oretu zitezkeala

uste zuen nunbait, eta olako izkelgi bateratu bat osatzeko

asmoz idatzia dugu bere gramatika. Izkuntzalari batek edo

bestek, irri egin zioten; E. Dodgson'ek, esaterako, au jaurti zion:

«Ori ez da vascuence, ascuence baiño». Arrezkero, atzerritarren

linguistika liburuak, A Hovelacque'rena, adibidez, irakuri

zitun, eta txukunkeriak albora utzirik, erriarengana jo zuen euskera

jator billa. Esanak esan, alare, Azkue'ren len-gramatika

ederki biribildua da, guztiontzat bitxi jakingarriz betea. Naiz,

aiz, da, gara, zara, zarie ta dira ordez, beste aditz-forma jator

auek darabilzki: nai, ai, dai, gaiz, zaiz, zaize, daiz. Eta auetatik

datoztenetan dagi aldaketa ori, beste formetan etzuen ezer aldatu.

Azkue'k beti idazten du, bai Zzkindean bai Morfologian,

iatzu, iatzue (izu ta tsu); daust eta ez deust.

2) Método práctico para aprender el vascuence bizkaino

y guipuzkoano (Bilbao, 1896), eta urte berean, geigarri bezela,

Clave de temas.

3) Proyecto de Ortografía (Bilbao, 1896).

4) El Euskera o el Baskuenze en 120 lecciones (Bilbao,

1897). 147 orrialde zenbakiturik, eta beste 56 ainbarik. Euskeraz

ta erderaz. Ajedrez arauak dakaz atzenean.

5) Manual de Conversación (Bilbao, 1901).

6) Diccionario vasco-español-francés (Tours, 1905-1906).

Bi ale; lenengoak 561 orrialde eta 487 bigarrenak. Lan ederederra;

gaztetan egiña. Azkue'k, 39 urte zitula argitaratu zuen.

Amabost urteko lana, berberak dioskunez; berak bakarrik burutua,

eskerga ta obeto egin-eziña. Aurretik ere Larramendi'k,

Novia de Salzedo'k, Aizkiberek eta, ba-zituzten iztegiak; baiña

Azkue'k berri-berria eratu nai izan zigun, errotik kukutzeraiño

berria. Ortarako, euskera jori, jator ta aiagaia erriak bait

darabil, uraxegana jo zuen aspertu gabe; bestetik, euskal literatura

zarra irakurri zuen, ainbat bitxi eder jasoaz bertatik. Gisa

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!