24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ba-ditu beste lan asko ere, Jesus'en Biotzaren Deya'n baitik

bat. Aldizkari au Jesus'en Lagxindikoak sortu zutenean, ots,

1917'an, Aita Kandido ipiñi zuten artezkari. Eta urte mordoan

beronek idatzi zitun ainbat lan sakon eta jakingarri.

IRITZIAK.—Iritzi-landara jo ezkero, Erkiaga'rena duzu egiazkoena,

A. Kandido'ren liburuetako eder-guna onexek ondoen

jaso zigun eta.

«Idazle ona izateko —diosku— bear diran asmo ta zolitasunaz

ganera, izkerearen ezaguera saltona bear da, ta izkera orren

bidez egin, buruketak eta gogaketak. Jatorrian jaramon urri egiñaz,

norbere iturburutiko askan egotaldi gitxi egiñaz, eta ordez,

auzoko iturritik zanga-zanga edan ba'dagi noiznai, idazleak

emon legiskuna erderea izango da, euskerazko adabakiz egiñiko

erdal-oialez eundua; ta ori, garbi-miñezlzotar ameslaria izan, ala

prestamu-zale amorratua agertu. Aita Basabe'k, bere irakatsia

emon euskun arlo onetan. Ez da zillegi idazleak, erritar arruntak

baiño izkera baldarragoa erabiltea, batez bere, itzurrenean;

eta erriak ulertu ezin legiona. Aita Kandido-k izkera bizi, argi

ta errimea erabilli eban betiro. Aditzean, joskeran legetxe, ale

bakan ta ikasgarriak daukaz. Aditzeretan, belarrondoko galanta

damosku oraingo aldiko idazleoi, arako apofonía dala-ta. Azkue-k

bere Morfologia-n berariz jakiñerazo arren, orren barri

izan ez dabenak, eurrez dira gure eskualdean» {Olerti, 1963,

3-4, 119 orr.). Apofoni da, adibidez, itz-amaian o dana a biurtzea:

dautso, dautsa; dauko, dauka; yako, yaka; yakon, yakan,

eta abar. Auei «gramatika-gei barriren bat iraztean», a erabilli

bear omen da beti: dautsanean, daukazu, yakanetik, yakazan eta

ez egundo ere, dautsonean, daukozu, yákonetik, yakozan eta

beste.

Ba-darabilzki, aditzean batez ere, aintziñako forma batzuk:

«dakusgu» «zakustaz», «dariat», «dariakuz», «ziraustsan», «yagokat»,

«eztalcutsu», «nenkusan», «darraiokan» eta onakoak.

Esanaldi apaiñak dauzka, or-emen ereinda. Grarnatika lege ta

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!