24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

egiñak dira Elizak ezik? Beragandik irtenak dituzu ainbat dotriña,

era askotaizoak, erria gorputz eta arima eskolatzeko elburu

ta asmoz osotuak. Euskal erriko monastegi ta lekaretxeak

ez dira kardaba ontan nagi ibilli.

Entzute zabala artu zuen aldikada baten eskoletan euskeraz

egiten zuten gaztetxoai jarten zien ereztunak. Baiña aldia istillu

ta makur askoren zentzarazle dugu, ta atzenez, ele biko

eskolak, saio bezela beintzat, sortzen asi ziran. Noizkoak dira

olako eskolak? Bana-banako xeetasunetara beratu gabe; Bilbao'n,

Berriotxoa doatsuaren Ikastetxean asi ziran, Azkue zanaren

leia berariz, lendabizi euskeraz ere irakasten. Ondoren,

1905'an batez ere, oiu gogorrak bota zitun «La Patria» asterokoak

elebitsuko eskolak eskatuaz; ontan Euzkeltzale Bazkunak

lan goragarria burutu zuen. IPOS'an, Itziar Amaren eskolako

umetxoentzat euskera utsezko ikastegi bat jarri zan. Donosti'n

geneukan beste bat, Muñoa jaunarena, entzute aundikoa.

Orrelaxe, ark eta onek bultz-eginda, urterik urte eusko arnasa

sutazi ta bero iraunazoteko alegiñak egiten ziran. Etzan

oindio Euskaltzaindirik, baiña euskera jagon eta kezkatan jarri

nai ziguten. Beingoan diogunez, alkarte ta agerkari moltzoak

sortu ziran or-emen, eta auen lana ere etzan exkaxa izan. Tolosa'n

(1908) sortu zan «Euskal Esnalea»-k, adibidez, «Gora

euskera maitagarria!» zuen titulo ordeko bezela, ta zenbat bultzada

egindakoa dugun an eta emen; beronek sakatuta irasi

2an, 1915'garrenean, euskerazko katedra edo irakastegi bat Gazteiz'ko

Apaizgaitegian; baita beronek zuzendu zien, 1917'an,

euskal irakaskintzari buruzko idazki agiri bat Euskalerriko ikastetxe

guztietako nagusiai.

Eta zirikada oneri esker, erdel egunerokoak ere euskal atalak

beren orrietan sartzen asi ziran : «Euzkadi» (1913), «Diario

de Navarra» (1915) ta abar. Bizkai'ko Aldundiak bere lantoletatik

irteniko agiri guztiak euskeraz ta erderaz izan ditezela

erabakitzen du (1917), eta bideetako araudia ele bietan argitaratzen

digu. Labur, euskal giro bizia sortuaz doa.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!