24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskaltzaindia sortu zanean, Lapurdi'ko izkelgiaren urgazle

lez. Martin Landerretxe izendatu zuten, 1919-10-5'an. Iraillaren

2l'an Eusko Ikaskuntza'k, Julian Elorza Gipuzkoa'ko Aldundiko

bur~alarik, batzarra euki zuen euskaltzain berriak

aukeratzeko. Besteak beste, J. Blaise Adema apaiza, Baiona'ko

kalonjea ere aukeratu zuten, baiña onek, ango eliz nagusian

naiko lan zuela-ta, etzuen onartu izendatze ura. Eta, 1919'eko

urrillaren 7'ko batzarrean, «orren ordez Broussain eta Lhande'k

eskatu zuten —dio Euskera'k, 1919, 50 orr.—Martin Landerretxe,

lapurtar apaiz, ta Eskualzaleen Biltzarra'tko idazkizaiñ

jauna izendatua izan zedilla. Ta guziak, autarkiz, onetsi zuten».

Eta urrillaren 26'ko batzarrean, Donostia'n, Gipuzkoa'ko Aldun-jauregian

ospatutakoan, «Azkue'k Landerretxe'ri ongi-etorrizko

agurrak eman ondorean, onek, Lapurdi'ko euskera garbiz,

Euskaltzaindia'ri eskerrak biurtu zizkion».

Arrezkero, zintzo zintzo, agertu oi zan atkargu onen batzarretara,

beronen lan eta txostenetan esku eragikorra izanik. Eginegiñean,

Euskaltzaindiak Bilbao'n ospatu zuen billera baten ondo-ezak

eman, garai artan bizi zan errixka Ezpeleta'ra eraman

eta antxe, andik egun gutxiren buruan itzali zan, 1930-1-29'an.

88 urte zeuzkan, etengabeko lanean eralgiak.

EUSKAL LAhfA.—Asteroko ta agerkarietan daude, sakabanaturik

alegia. Martin Landerretxe'ren idazlanak. Bildu ta zabaltzea,

merezi lukete. Lan auetan dager aren biotza: gizaseme on,

-apaiz jator, euskaltzale zintzo, langille aspergaitz. Mende betea

doi-doi egin zigun euskal erriari ta beronen izkuntza beneragarriari

lotua. 1891'tik asi zitzaigun batez ere euskal sailleko beargin

zoli ta antsiduna. Ona bere lan batzuk:

1) Fedearen Hedameneko Urtekaña —^Ármales de la propagation

de la Foi- (Baiona, 1891-1930). Bi iUabetetik bein,

urtez urte, atera zuen 50 bat orrialdeko ingurraztia. Laburdieraz

idazten zuen, euskera «zaharxean». Eta, G. Lakonbe'k dioanez,

«Landerretxe'k lan awe besterik burutu ezpalu ere, euskaltzaleen

aldetiko esker-erakutsiaren duin eskubidez dukegu».

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!