24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Kristau-Ikasbidea txukun nai zuen, eta olakoen itzulpen

txarto egiñak gogoz zigortzen ditu liburuxka baten. Beronek

ere osotu zuen onako bat euskera garbi ta egokian. Antzerkitxo

ta dotriña-azalpenak, sarri edatu oi zitun, Eguberri jaiak ziralata

batez ere, ikastetxeetako gazteak antzertu zitzaten. Labur:

berak zeramana nai ta ez enparauai ere erantsi bear.

Itz-jostun ona agertzen zaigu beti. Ona zein ederko lotzen

ditun ondorengo txatal onetako esaerak; Txardiñ berriak deritzan

bakar-jostaketatik artuak dituzu.

«Biba gipuzkoatarrak

Biba Kantabria !

Kosta onek balio du

Munduaren erdia:

Legatz eta bixigu

Txardiña berria:

Ondo bizi izateko

Biba Euskalerria.

Castilla alde ortatik onera udaran asnas-billa datozen jende

oiek, gure mendi biribil-txiki politai begira jarrita, goitik bera

zearka zearka zillar bizia bezela datozen errekatxuak ikusita,

probintzi au paraiso txiki bat dala diote. Ta nik ori aditzen

dietedanean kantatzen diet; «Santa Agedatik Alzola-ra; Alzola-tik

Deba-ra,,. atozte, atozte lenbait-Ien bañu gez-gaziak artzera.

Ta ni Aia-tik barrena banua, banua txardiñak saltzera.

Txardiñak, txardiñak; salerot-erdikoak!

Zarauz-tik Tolosa-ra,

Aizea bezela,

Arrai preskuarekin

Goizean goiz an gera.

Gu asten geranean

Bizi-biziak dira !

Sagardotei guziak

Irikitzen dira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!