24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Urteak joan urteak etorri, beren komentua ta eliza eiiki

gura-ta, ortarako bearrezko ziran urratsak ematen asi ziran;

eta gogotik lan egiñaz. Aita Mortara'k batez ere, 1891'rako etxe

ta elizaren jabe biurtu ziran. Apaiz ikastetxe txikia Gazteiz'era

aldatu zuen Piérola gotzaiak, eta Oñati'ko gaztetxoak eskola

gabe gelditu ez zitezen, aurreko mendearen azken amar urteetan

laterandar prailleak izan zuten erriko eskolen ardurea. Oneri

buruz irakur Osa'tar Eusebio'k dioskuna; «Pio IX-garren Aita

Santuak bere zaipean artzean bere izena ezarri zion judutar

ume bat izan zen Oñati-ra bidea artu eta emen laterandar kanonigoen

oiñarriak ezarri zituena. Judutar arek euskeraz ederki

ikasi zuan iru illabetean eta euskerazko itzaldiak barra barra

egiten zituan.. . Arrezkero amaika Oñati-ko seme egin da laterandar

apaiz. Ego Amerika eta Ipar Amerika zear zabaldurik

dabiltzan kanonigo geienak Oñati-ko semeak dira. Judutarrak

azi ona erein zuan eta frutuak ugariak izan dira» (Zeruko Argia¡

1967, urrillak 1, 9 orr.).

Aita Mortara, beti langille porrokatu, Euskalerrian ibiiii zitzaigun

1910'raiño lez, ara ta ona ostera asko egiñik ere. Erreztasun

aundia zuen izkuntzak ikasi ta itz-egiteko; beraz, sarri dakusgu

Italia'n, Frantzia'n, Inglaterra'n, Polonia'n eta Ego Amerikan

ere bai, mixioen aldeko laguntasun billa, izlari trebe. Aurreragotxotik,

ala ere, Bressoux-Lieja'n, Bouhay abatetxean jarri

zuen bere egonlekua; andixik edatzen zuen, argi-ontzi ederra

iduri, bere biotz ixiotuaren galda goria, bai otoitzez bai

mintzo kartsuz. Egun ederrak ikusi zitun, baita goibelak ere,

orduko gerra ta istillu beltzak zirala-ta. Ogetamar urtez bizi

izan zan oraindio, bere apaiz-lanari iñoiz ere muziñik egin gabe.

Azken orduan ba-zuen gurari bizi bat: Italia'n il nai. Ortarako

egin zituzten gertakizun guztiak, 1938-39'garreneko neguan Liguri'ra

ekarteko alegia, baiña gain erori zan gudak asmo ura

aurrera eramatea debekatu zuen. Bouhay'ko abatetxean itzali

zan Aita Pio Mortara mixiolari nekagaitza, 1940-3-1 l'an, 89

urtekin.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!