24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

uruan, Elizako guztiak artuta, zerura egatu zan 1932-7-4'an,

61 urteko zala. Eriotz orduan, euskeraz bakarrik egitea nai

zuen.

BERE IDAZTIAK.—Ainbat idatzi zuen, edozein euskaldunentzat,

izkera garbi, errez ta ixun aundikoan. Ona argitaratu zizkigun

lan batzuk:

1) Kristaua bere pont-elizan (Tolosa, 1910). 567 orrialde,

Lopez'tar Eusebioren etxean; urrengo urtean ere (1911), Lopez'enean,

bigarren argitaraldia egin zan, orriaide berdiñakin.

Pont-eliza parrokia duzu. T a titulu azpian, au dio liburu onek:

«Iruña'ko Lorenzo Doitsu-ko arim-artzai argi Zelayeta-ko ,Marzelo

jaunak bere eliztarrentzat egin eta Elizondo-tar Prantrisko

Aita kaputxinoak euskeratutako eliz-liburuba». Berton dator

kristauak bear duen guztia, oneraspen, geienetako bederatziurren

eta beste gai asko, baita elizan abestu bear diran soiñueresiak

ere. Erderazkoaren izena: «El cristiano en su Parroquia)).

Zelaieta onek ba-ditu erderazko beste zer batzuk ere (A. Pérez

Goiena, Ensayo de Bibl. nav., 733 orr.).

2) Lore usaidun mamitsuak (Tolosa, 1922). Gipuzko-Argitaldaria.

265 orrialde. Irakurgai goxoak. «Zeruko Argia»-k

onela goratu zuen: «Euskeraz gaur arte argitaratu dan libururik

atsegiñenetakoa da auxe. Atsegiña, euskera erraza ta oso

erraza dakarrelako alde batera, ta bestera berriz dakarren irakurgai

guztia, bizitasunez bete-betea dalako. Esana egokia, esakera

erritarra ta erakusten duen guztia, euskal usaiduna. Ez

duzu itz berri ez-ezagunik arrapatuko, ezta ere erderazkorik.

Sail bata bukatu orduko, bestearen gogoa sortzen du, len irakurritakoak

uzten duan atsegiñak, agoan eta biotzean dirautela»

(1922-6'an, 95 orr.),

3) Eliz kantak (Iruña, 1926). Gai askotako eliz-abesti sorta

polita.

4) Loretegi berria (Iruña, 1932). Aita kaputxinoen etxean.

406 orrialde. «Txiki»-ren marrazkialdn. R. M. Azkue'k, egiten

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!