24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

jai-aro atsegiña zan beretzat, eta enparauontzat. Egun auetan,

makiña bat kantu zoragarri ta organu-soiñu alai entzunak gaude!

Bere eguneko itzaldia, au da, Erregen arratsaldekoa, berak

egiten zigun geienetan. Atsegiñez oroitzen ditugun poz-ernamiñezko

uneak!

Karmeldar izan nairikan, Larra'ko komentu ontan eskatu

zuen karmeldar jantzia, 1880-7-23'an, urrengo urteko aguztuaren

24'an profesa egiñik. Ikasketa nagusiak Avila'n eta Alba de

Tormes'en osotu ondorean, 1887-9-24'an artu zuen meza-ordena.

Gerora, ementxe Larra'ko lekaretxe ontan igaro zizkigun

bere bizitzako egunik geienak.

BI ZALETASUN.—Bi Zaletasun edo griña zituen biotzean: 1)

Musikaren goxoa, ta 2) Kristoren itza erein guraria.

Organu-jotzaille punterengoa zan musika landan. Nik beti

ezagutu nuen atzamar bat gabe, makur ori gorabera berdin zanpatzen

zitun gure koruko organu amultsuaren atzol edo tekla

sail xillarrak. Amaikatxo aldiz aditu genizkion ango ta emengo

musikulari ospetsuen lanak bizi-bizi jotzen. Gaur ere, gisa ortan

jardungo du zeru-goietako atseden eztitan. Musika asko erakutsi

zuen, gaiñera, bai komentukoai bai errikoai: letra ederra zuen,

eta oraindik ere emen dauzkagu ainbat musika ta abesti ark eskuz

idatziak. Nik ere —apalik daitort- dirala ogeta amazortzi

bat urte itzulpen ez gutxi burutu bear izan nizkion, erderazko

izkia zuten kantak euskeraz abestu zitzazkieten.

Pulpitu-griña zan bigarrena, Kristoren itza zabaldu naia,

Etzegoen iñoiz geldirik. Barruan daramaguna berez agertzen,

eta Aita Jerman'ek Kristo zeraman biotzean sustraitua, ta ezin

egon iñolaz ere au agertazi gabe. Komentu barruan bizkorra

zan, lege betetzaille zeatza; urte-sorta bizkar-gaiñ zuela ere,

gaberdiko otoitzetan, negu ta uda, nola laguntzen zigun! Organista

zalarik, egia esan, etzuen beta aundirik igande ta jaietan,

baiña Garizuman maiz joan oi zan errietara, Kristoren itza

ereiten. Izen ederreko izlaria zan; gatza ta piperra zerien aren

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!