24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Ezetz eta baietz, gure lau mirikuak hor bizi bizia hizkatzen

dira. Beren kontsulta izkirioz ezarririk, papera aurtihikitzen

dakote Bizkarrotzi: To, egin ezak ahal dukana, eta gorde nahi

daukukan jakitate berezi zonbait balinbaduk, balia hadi, guk

berriz ere zioguk Pampi-ú emaztea etzakola nehundik ere sendotzen

ahal. Hiru mirikuak badohazi kanpo, Bizkarrotz-entzat

gaizki eta gaizki deasatela.

—Ikhusi duzue tonto zar hori, Guk eztakigunik badakikeela

uste othe du?

—Zer nahi duk?, hori bethi hola izana duk. Eskoletan elgarrekin

ginitian, eta nausiak zerbeit galdatzen zankonean, sekulan

hitz bat etztzakean erran, astophutz horrek» (G. H.,

1930, epail-jorrail, 174 orr.). .

(Ikus P. Lafitte, Gure Herria, 1930, 247 ta 312 orr.; L. VÍUasante,

HLV, 305 orr.; Col. Auñamendi, 53, Fantasía y realidad, 137 orr.;

Auñamendi, Literatura, II, 427 orr.).

18.-KRISTIAN KORNELI UHLENBECK (1866-1950)

Ona izkuntzalari, lingüista errime bat. Beronen iritziak zentzuz

emanak dituzu beti, Izkuntz-zelaian errez laban egin dezakegu,

arretaz ibilli ezik. Jakintsu au, alere, bere lanetatik dakusgunez,

munduko izkuntzetan osó aitua izan arren, kontuz

ari izan zitzaigun beti ere baipen borobillak emakeran. Atsegiñez

irakurtzekoak dira bere lan jakingarriak.

Olandar argi au Haya'tik urbil dágoen Voorburg urian jaio

zan, 1866'an. Hugonote famili batekoa zan jatorriz. Leyden'eko

Ikastetxetik irakasle zan izkuntzetan; Olanda'ko gobernuak

Errusi'ko artxibuak ikertzera ere bialdu zuen. 1892'an Amsterdam'en

daukagu sanskrito erakusten, eta antziñako germandar

izkuntzak ere bai. 1910-ll'an oin belzdun indiotarren eskualdera

egin zizkigun ostera batzuk aien izkuntza ikasi ta aztertzen.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!