24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Yakintxa aldizkariak: «Darabillen euskera errez, naro, jator

ta edozein euskaldunentzat ulergarria duzu. Gozo atsegiña batez

ere, egillearen asmoa umetxoentzat irakurgai interesgarri bat

egitea zan eta. Ipuiñak, izkirimiriak, kontakizun eztiak, luma

zoragarriz adierazota» (1933, 158 orr.).

(Ikus Zeruko Argia, 1922, 7, 95 orr.; Yakintza, 1933, 157 orr.; L.

Villasante, HLV, 397 orr.; Auñamendi, Literatura, II, 454 orr.).

lO.^ERRAMON GOIKOETXEA OROKIETA (1873-1909)

Naparroa'n, Oltza udai-barrutiko Ibero'n jaioa duzu, Aita

Ibero kaputxinoa 1873-8-31'an. Bilbao'n egin zuen profesa txikia

1880'an, eta Lekarotz'en nagusia, 1892'an. Bertan irakatsi

zuen Etxaiar'ko Aita Eusebio'kin batera, Aritmetika ta Algebra

irakatsi ere. Oso lagun miñak ziran Aita buruñurdun biok, eta

sarri egurastu oi ziran alkarrekin Baztan ibarreko bazter zoragarrietan

zear. Aita Eusebio'k maiz esaten omen zion A. Ibero'ri:

«Bordariok egiten duten izketa, orixe dek gure mintzaira, euskaldunen

mintzaira». Ortik asi zan gero euskera ta euskai erria

ezagutu ta maitatzen. Baiña maitasun orrek eraman zuen iilobira

ere.

Iruña'n, uritik at dagoen kaputxinoen komentuan aurkitzen

zan Aita Ibero, 1902'an. Aralar'ko Mikel Goi-aingerua Iruña'ko

katedralera jetxi zutela-ta, jendeketa izugarriak eliza betetzen

zuela, Ibero aitak egin zuen itzaldia, gotzaiaren eta kanoniguen

aurrean. Azantz aundia atera zuen itzaldiak; baita izlaria auzitegira

eraman ere: Lizarra'ko Arantzadi lege-gizonak aldeztu

zuen, eta epailarien erabakiz itzaldian etzegon ezer ere errudunik.

1903'an Lizarra'n daukagu, komentuko nagusi ta mutiko

praillegaien zuzendari. Emen Serafindar Ikastolan lan egin

zuen, lema onekin: Instaurare omnia in Christo; baiña euskal

kultura barruan. Or-emen etsaiak zituen, orraitio, bai Iruña'ko

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!