24.01.2013 Views

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

Euskal Literatura III

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Berarekin artu-emana izan zuen elizgizon batek dio: «Apaiz

asko joaten giñan beragana mesede eskatzera, ta sekula etzigun

ukatzen. Musikan ere bazuan bere apiziotxoa. Eliz-kantak, gabon-agurrak

eta beren bertsoetako laguntasuna, berak egiten

zituan. Mojatxoak asko maite zituan; baita auek ere bera. Auzoerrietako

organistak ere, askotan joaten ziran Urruzunogana,

idazkien billa beren musikai jartzeko. Guziak lagun zituan. Etzegoan

arentzat ez aberats eta ez pobrerik. Guziak berdiñak. Ta

euskaltzale bezela, sartzen zan bere etxetxoan, da iskribitzen

asten zan. Zenbat bertso ta zenbat ipui idatzi ote zuan! Makiña

bat parre egiñalz gera aren lanekin. Ta dana euskeraz. Gutxi

izango dira Don Pedro Migel ainbat lan gure euskeraren

alde egindakoak».

Garagartza'n Agustiñetan egon zan kapellau. Eta ementxe

zegoela osotu zitun batez ere bere ipuirik eta neurtitzik ederrenak.

Bego esanik au ere: «Euskaldunen artean ez da oraindik

sortu Urruzuno apaiz jaunak, bañon ipui geiago asmatu ta argitaratu

dunik». Norentzat idazten zitun? Jakintsuentzat ez,

ain 2uzen; baiña bere erritarrentzat. Iruña'n atera zan Urruzuno'ren

ipui liburuaren argitaratzailleak onela dio aitzinsolasean:

«Euskalzale, izkuntz garbi uts berri-zale bakarrik ba zera,

garbi esango dizut, ez natorrela zuregana. Akats asko, itz ezezagun

gutxi neregan arkituko dituzu-ta. Zuk, euskera ikasle

aurreratua zeranak, jakintsuen izkuntza leun, txukun ta landua

bear dezu. Ni ez naiz malla ortara iristen. Nere aitak txukundu

ninduan bezelaxe nator. Ez diate pitxi sail billatu ta landurik

ezarri. Erreka bazterrean jaio, ta erreka inguruan dabiltzan nekazari,

arotz, argin, ermentari, ijito ta beste ez ikasi guzien izkuntz

samur, errezez jantzia nator. Oiek errez ezagutuko naute

beraz, ta beren kidekoeri bezela abegi ona egingo al diate...

Beste nere egikizuna da, euskaldun guzien artean irakurtzeko

zaletasuna piztea. Ortarako gauz errez ta atsegiñak bear dira

oraindik. Gauza zail ta landuaz aspertu ta nazkatu egiten baitira

euskaldun geienak. Lotsagarria bada ere, egia ezin ukatu!»

1^

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!